SPRI. SEO eta SMO: Zure Wengunearen Kokapenerako Lehen Urratsak
Lunes, 12. Febrero 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileak SEO* eta SMO** tresnen oinarrizko funtzioak erabiltzen hasiko dira. Trebakuntza hori bezeroak webgunera erakartzeko posizionamendu estrategikoaren prozesuaren barruan kokatzen da; izan ere, bezeroek webgunea bisitatzea, bertan erostea eta erreserba edo harpidetza bat egitea dira lortu nahi diren helburuak.
(*) SEO: Search Engine Optimization/Bilaketa Motorren Optimizazioa.
(**) SMO: Social Media Optimization/Social Mediaren Optimizazioa.
Helburuak:
- Zure webguneari arreta eman edo zigorra jartzeko Interneteko nabigatzaileek (bereziki Google-k) erabiltzen dituzten alderdiak ezagutu.
- Kokapena bezeroari begira dagoen estrategia etengabea dela barneratu (posizionamendua).
- Gure kokapen-estrategian Social Media Optimization tresnak daukan garrantziaz ohartu.
- SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzen artean txertatu ahal izateko tresnak eta metodologiak ezagutu.
Edukia:
- Sarrera. Zergatik da garrantzitsua bilatzaileetan egoki kokatuta agertzea?
- Bilatzaileetan nola kokatu. Jarraitzeko urratsak.
- Nola lortu bilatzaileek zure webgunea indexatzea.
- Zure hitz gakoak identifikatzeko estrategiak.
- Estekak bilatzea.
- Irudiak eta posizionamendua uztartu.
- Edukiaren garrantzia.
- SMO kokapenaren jarraibideak
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
2018ko otsailaren 12an 14:00etatik 16:00etara
Non
Enplegu Bulegoa, Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
Izen-emateak:
Posizionamenduaren oinarrizko alderdiak ezagutu, bezeroek zure webgunea bisitatzeko, bertan erosi eta erreserba edo harpidetza bat egin dezaten.
