SPRI. Twitter: Zure Indar Soziala Handitu eta Neurtu
Lunes, 12. Marzo 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen helburua parte-hartzaileak Twitter erabiltzen hastea da. Lanabes horren bitartez, partaide guztiek marka eragileak eta biralak sortzeko estrategiak bereganatuko dituzte. Gaitasun horri esker, beren negozioaren Interneteko gizarte-irudia bermatuko dute.
Helburuak
- Twitter erabiltzen hasi. Nola sortu kontu bat.
- Twitterren inguruko kontzeptuak ezagutu: txio/tuit, birtxio/birtuit, trending topic, denbora-lerro, mezu pribatu, hashtag eta abar.
- Beren bezeroak eta jarraitzaileak liluratu daitezen, parte-hartzaileek Twitterren profil erakargarria sortzeko aholkuak ezagutuko dituzte.
- Nola bilatu eta jarraitu gure intereseko profilak Twitterren.
- Twitter kudeatzeko lanabesak ezagutu: TweetDeck, TwitterFeed.
- Monitorizaziorako tresnak ezagutu: SocialMention, Mention.net.
- Analisirako erremintak ezagutu: FollowerWonk, Tweriod, TweetReach, Klout, Topsy.
Edukia
- Zer da Twitter eta nola funtzionatzen du.
- Twitter: gure negozioaren marketin-tresna.
- Twitterren kontua nola ireki eta bezeroak liluratzeko profil erakargarria nola sortu.
- Txio bat nola argitaratu. Kontzeptu nagusiak.
- Twitterren profil bat jarraitu.
- Gure intereseko profilak bilatu.
- Twitter kudeatzeko lanabesak: TweetDeck, HootSuite, Buffer, TwitterFeed.
- Monitorizaziorako tresnak: SocialMention, Mention.net.
- Analisirako erremintak: FollowerWonk, Tweriod, TweetReach, Klout, Topsy.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
2018ko otsailaren 5ean 14:00etatik 16:00etara
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
