“Kaixo – Agur, merkataritza eta ostalaritza ere euskaraz”
Enpresak eta Merkataritza
Helburua:
Euskara Barakaldoko hiri-enpresei hurbiltzea, bezeroekiko harremanak euskaraz izan ahal izateko.
“Euskara kalitate plusa da eskaintzen duten zerbitzuan”
Edukiak:
Euskaraz agurtzea eta eskerrak ematea lortuko duzu
Txartel informatiboak euskaraz eta gaztelaniaz antolatu ahal izango dituzu
Eskura izango duzu Gaztelania- Euskara- Gaztelania hiztegia, zure sektorean erabiltzen diren hitzak jasoko dituena.
Norentzat:
Barakaldoko hiri-enpresetako jabe eta langileentzat (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak,… altzari, leiho, tapiz lantegiak, jostunak,… artisauak…)
Baldintzak:
Ez da beharrezkoa euskara aurretik jakitea, ikastaroa ez dakitenentzat pentsatuta baitago.
Noiz:
Otsailaren 21etik ekainaren 30era.
Astean bi egunetan: Astearte eta ostegunetan
Ordutegia: 14:00etatik 15:00etara
Non
Barakaldoko Udal Euskaltegian.
Bizkaia 2 - Barakaldo 48901
Plaza kopurua
Gehienez 15 ikasle talde
Prezioa: 60 Euro/urtea (Taldea osatu ostean, egingo da ordainketa)
Izen-ematea eta informazioa:
- Izen-emate buletina bete eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora bidali
- Inguralde – Aldapa 3 A Barakaldo - Tfnoa.- 944789395
Izena emateko azken eguna:
2017ko otsailaren 15a, 14:00etan.
