Spri: Egokitu zure enpresa eta zure weba DBLO eta IGMEZL legeetara (II)

Lunes, 27. Febrero 2017 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza


 

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko ze printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO*k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL**ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. (*) DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa. (**)IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cookie politikak edo ahanztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
 

Helburua

  • Nola idatzi enpresaren Segurtasun Agiria eta zeintzuk diren hartu beharreko segurtasun neurriak.
  • Nola bete legea posta elektroniko bidezko marketin bidalketetan.
  • Nola idatzi Cookie politikaren lege klausulak.
  • Jakitea zer den ahanztura eskubidea eta nola aplikatzen den.
  • Cloud Computing arloan bete beharreko lege alderdiak.

Edukia

  • Gure enpresaren Segurtasun Agiria.
  • Hartu beharreko segurtasun neurriak.
  • Datu pertsonalak publizitaterako erabiltzea / posta elektroniko bidezko marketina.
  • Ahanztura eskubidea, zer den eta nola aplikatu behar den.
  • Nolako informazioa dagi gure webean? Cookie.
  • Cloud Computing-aren lege alderdiak.
  • Datuen Babeserako Europako Araudi berriak ekarriko dituen nobdedade garrantzitsuenak.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat eta autonomoentzat.

Noiz

Otsailak 27 14:00etatik - 16:00etara.

Non

Inguralde - Paseo Dolores Ibarruri, s/n - Loal B

Izena ematea

Online

SUBIR