Ikastaroa: Kontsumitzaile kanalanitza: kontsumitzaile berrientzako online eta offline erosketa-ohiturak

Lunes, 24. Octubre 2016 14:00 17:00
Enpresak eta Merkataritza

Nori zuzendua

Barakaldoko enpresa eta Saltoki txikiei, bereziki

Helburuak

Online eta offline kontsumoaren joera berriak ezagutzea, neurriak hartu eta negozioan modu egokian aplikatu ahal izateko. Kanal-aniztasuna ez da bakar-bakarrik ahalik eta kanal gehiagotan kontu bat izatea. Saltzaile askoren ustez, kanal-aniztasuna produktuak kanal elektronikoetan jartzean datza, beste barik. Hala ere, hori ez da nahikoa. Internet online salmeta baino are gehiago da. Horregatik, estrategia zehatzekin lan egin behar da, online salmentek saltoki fisikoan trafikoa sortzeko aukera handia eskaintzen baitute.

Edukia

1. XXI. mendeko kontsumitzaileen jokabidea

2. Kontsumo-joerak

3. Ondorioak

4. Hobetzeko plana egitea

Kokapena eta ordutegia

Inguralden. Aldapa kalea, 3A. Barakaldo.

Urriaren 24tik - 27ra, 14:00etik 17:00etara
 

Informazio gehiago eta izen-ematea

Enpresak Sustatzeko Arloa

Tel.: 944 789 395 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
 

SUBIR