2025eko langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa. BIGARREN EDIZIOA
Enpresak eta Merkataritza

Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko ONLINE ikastaroa antolatu du kolektiboaren segurtasuna eta osasuna hobetzeko, lan-baldintza seguru eta osasungarrienak zeintzuk diren jakinaraziz.
Helburua
Kontratuko langilerik gabeko eta, beraz, arriskuak prebenitzeko plan bat edukitzeko derrigortasunik gabeko eremuetan lan egiten duten pertsonen laneko segurtasuna hobetzea.
Nori zuzenduta?
Eraikuntza-, industria-, merkataritza- eta garraio-sektoreei
Edukia
Ikastaroak modulu orokor bat dauka prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.
Modulu orokorra
- Oinarrizko kontzeptuak laneko arriskuen prebentzioan
- 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 171/Errege Dekretua Enpresa Jardueren Koordinazioa
- 39/1997 Errege Dekretua Enpresa Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua
- Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak
- Laneko Arriskuen Prebentzioko prebentrio-espezialitateak
- Lidergo prebentiboa. Laneko segurtasunaren eta osasunaren kultura
- Lortutako ezagutzaren ebaluazioa
Modulu espezifikoak. Sektoreak: eraikuntza, industria, garraioa, merkataritza
- Sektoreko arriskuak eta prebentzio-neurriak
- Sektoreko gaixotasuna-profesionalak
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, orrokorean
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, sektorearenak
- Lehen sorospenak
- Sektoreari aplikatzako araudia
- Sektorearen azterketa
Formatua
On-line
Egunak
Apirilaren 7tik maiatzaren 31ra
Izena emateko epea
Apirilaren 3ra arte (osteguna)
Prezioa: dohanik
Informazio gehiago eta formulariorako sarbidea
Hurrengo edizioak:
HIRUGARREN EDIZIOA 2025:
Ikastaroaren hasiera: astelehena, 2025eko ekainak 2
Izen-ematearen itxiera-data: osteguna, 2025eko maiatzaren 29a
Ikasturte amaiera: 2025eko uztailaren 31
LAUGARREN EDIZIOA 2025:
Ikasturte hasiera: urriaren 6an, astelehena 2025
Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2025eko urriak 2
Ikasturte amaiera: 2025eko azaroak 30
BOSGARREN EDIZIOA 2025:
Ikastaroaren hasiera: astelehena, 2025eko abenduak 1
Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2025eko azaroak 27
Ikasturte amaiera: 2026ko urtarrilak 31
