SPRI: Blog korporatiboa II: Wordpress.com-en hastapenak

Martes, 3. Mayo 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan praktikan jarriko dugu "Blog Korporatiboa I" ikastaroan landutako guztia, Wordpress.com kudeatzailearen bidez eta blog administratzailearen ikuspegitik. Izena eman nahi dutenei gomendatzen diegu lehenengo eta behin egin dezatela "Blog Korporatiboa I" ikastaroa, zeren ikastaro honetan Wordpress kontuak sortuko baititugu halakorik ez duten erabiltzaileentzat. Dena den, gomendagarria da izena ematen dutenek beren kontua lehenagotik sortuta izatea.

Helburua

Ikastaro hau nagusiki praktikoa da eta helburua da Wordpress erabiltzen ikastea. Ikasleek administratzailearen idazmahaiko funtzionaltasun guztiak ezagutuko dituzte: bloga pertsonalizatzen, aukera desberdinak konfiguratzen eta orrialdeak eta postak argitaratzen. Horrez gain, estatistikak monitorizatuz posible izango dugu gure blogaren arrakasta aztertzeko gaitasuna garatzea.

Edukia

  • Kontua eta kontrol panela kudeatzea.
  • Bloga pertsonalizatzea: domeinua, gaiak eta diseinuak.
  • Bloga konfiguratzea: idaztea eta aipamenak egitea.
  • Erabiltzaileen kudeaketa.
  • Nola partekatu zure bloga.
  • Widgets garrantzitsuenak.
  • Argitalpenak: orrialdeak eta postak.
  • Estatistikak.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz

Maiatzak 3, 14:00etatik 16:00ra

Non: 

KZgunea Barakaldo - Cedemi (Avda. Altos Hornos de Vizcaya, 33 CEDEMI eraikuntza).

Izena ematea

Online.

SUBIR