Spri: Blog korporatiboa I: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak.

Lunes, 2. Mayo 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan parte-hartzaileek ikasiko dute blog korporatiboa tresna egokia dela gure negozioan marketin eta sustapen jarduerak egiteko. Adibideekin eta jardunbide egokiekin ilustratuko dugu saioa, gure blogari alderdiari arrakastaz eta bermearekin aurre egiteko. "Blog korporatiboa II" ikastaroan, praktikan jarriko dugu ikastaro honetan landutako guztia Wordpress.com kudeatzailearen bitartez. Horregatik gomendatzen dugu lehenengo eta behin "Blog korporatiboa I" ikastaroa egitea.

Helburua

Blogak funtsezko erremintak dira marka sortzean eta enpresaren onlineko presentzia garatzean. Hauek dira saio honen helburuak: 

  • Blog korporatiboa ezagutzea komunikazio eta marketin digitaleko estrategia garatzeko, enpresa edo negozioaren arlo guztiekin koordinatuta.
  • Blog korporatiboa sustatzeko estrategiak ezagutzea, irakurleak atzeman eta leialtzea eta lakindetzak bilatzea beste blog batzuetan.
  • Blog-en feedback-a kudeatzen ikastea: gomendioak, kritikak...
  • Aholkuak eta jardunbide egokiak ezagutzea eduki interesgarriak idazteko.

Edukia

* Blog korporatiboa marketin tresna gisa.
* Blog korporatibo motak. Adibideak.
* Blogaren elementuak. Widgets garrantzitsuenak.
* Blogak bilatzeko eta irakurtzeko aplikazioak.
* Gure jarraitzaileak leialtzeko estrategiak.
* Nola hobetu gure posizionamendua bloga erabiliz.
* Jardunbide egokiak: edukia, formatua, tonua, tituluak... 
* Nola sustatu gure jarraitzaileekiko elkarrizketa.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz

Maiatzak 2, 14:00etatik 16:00ra

Non: 

KZgunea Barakaldo - Cedemi (Avda. Altos Hornos de Vizcaya, 33 CEDEMI eraikuntza).

Izena ematea

Online.

SUBIR