×

Mezua

Lo sentimos - este evento no puede ser visto con ese enlace. Es posible que el elemento haya sido actualizado mientras que visitaba el sitio web.

Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (I)

Miércoles, 13. Abril 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute DBLOk jasotako printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO*k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL**ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kampainak abian jartzean. (*) DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa. (**) IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cooky politikak edo ahanztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.  

Helburuak:

  • Jakitea nola eragiten diguten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEA-ri edo nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.

Edukia:

  • Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • DBLO-ren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargua.
  • Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
  • Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
  • Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEA-ri  eta nola erregistratu.

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.

Noiz eta non:

Apirilak 13 14:00-16:00 KZgunea Cedemi-Barakaldo.

Izena ematea:

Web orrian.

SUBIR