Spri: SEO eta SMO posizionamenduari buruzko lehen pausuak
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.
Helburua
- Jakitea zeintzuk diren bilatzaileek, bereziki Googlek, webgune bat posizionatzeko edo, alderantziz, zigortzeko kontuan hartzen dituen alderdiak.
-Ulertzea posizionamendua bezeroari orientatutako etengabeko estrategia dela.
-Jakitea zein garrantzi duen SMO-k (Social Media Optimization ) gure posizonamendu estrategian.
-Jakitea zein tresna eta metodologia dauden SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzetan sartzeko.
Edukia
-Sarrera. Zergatik da beharrezkoa bilatzaileetan posizionatzea?
-Bilatzaileetan posizionatzea. Jarraitu beharreko urratsak.
-Nola lortu gure webgunea bilatzaileentzat indexagarri izatea.
-Hitz gakoak identifikatzeko estrategiak.
-Esteka bilaketa.
-Irudien tratamendua posizionamenduan.
-Edukiaren garrantzia.
-SMO posizionamenduaren jarraibideak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
Noiz
2016eko martxoaren 4an 14:00etatik 16:00etara
Non
KZgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya 33, CEDEMI)
