Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (II)

Lunes, 29. Febrero 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO-k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL-ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalaren babesari buruzkoa. IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cookie politikak edo ahaztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea. 

Helburuak:

  • Nola idatzi enpresaren Segurtasun Agiria eta zeintzuk diren hartu beharreko segurtasun neurriak.
  • Nola bete legea posta elektronikoko bidezko marketin bidalketetan.
  • Nola idatzi Cookie politikaren lege kalusulak.
  • Jakitea zer den ahanztura eskubidea eta nola aplikatzen den.
  • Cloud computing arloan bete beharreko lege alderdiak.

​Edukia:

  • Gure enpresaren Segurtasun Agiria.
  • Hartu beharreko segurtasun neurriak.
  • Datu pertsonalak publizitaterako erabiltzea / posta elektroniko bidezko marketina.
  • Ahanztura eskubidea, zer den eta nola aplikatu behar den.
  • Nolako informazioa dago gure webean? Cookie-ak.
  • Cloud Computing-aren lege alderdiak.
  • Datuen Babeserako Europako Araudi berriak ekarriko dituen nobedade garrantzitsuenak.

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.

Noiz eta non:

Otsailak 29 14:00-16:00 KZgunea Cedemi-Barakaldo.

Izena ematea:

Web orrian.

SUBIR