“Kaixo – Agur, merkataritza eta ostalaritza ere euskaraz”
Enpresak eta Merkataritza
Helburua:
Euskara Barakaldoko hiri-enpresei hurbiltzea, bezeroekiko harremanak euskaraz izan ahal izateko.
“Euskara kalitate plusa da eskaintzen duten zerbitzuan”
Edukiak:
Euskaraz agurtzea eta eskerrak ematea lortuko duzu
Txartel informatiboak euskaraz eta gaztelaniaz antolatu ahal izango dituzu
Eskura izango duzu Gaztelania- Euskara- Gaztelania hiztegia, zure sektorean erabiltzen diren hitzak jasoko dituena.
Norentzat:
Barakaldoko hiri-enpresetako jabe eta langileentzat (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak,… altzari, leiho, tapiz lantegiak, jostunak,… artisauak…)
Baldintzak:
Ez da beharrezkoa euskara aurretik jakitea, ikastaroa ez dakitenentzat pentsatuta baitago.
Noiz:
Urriaren 19tik ekainaren 30era.
Astean bi egunetan: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan
Ordutegia: 14:00etatik 15:00etara edo
18:00etatik 19:00etara
Non
Barakaldoko Udal Euskaltegian.
Bizkaia 2 - Barakaldo 48901
Plaza kopurua
Bi talde osatuko dira ( gehienez 15 ikasle talde bakoitzean)
Prezioa: 75 Euro/urtea
Izen-ematea:
Barakaldoko Udal Euskaltegian: Bizkaia 2 - Barakaldo 48901
Tlfnoa: 94 4372219 Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Izena emateko azken eguna:
2015eko urriaren 9a, 14:00etan.
