SPRI: Egokitu zure enpresa DBLO-ri ( Datuak Babesteko Lege Organikoa)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute DBLOk jasotako printzipio, eskubide eta obligazioak ezagutzeko. Helburu bakarra ez da kontzientziazioa (zein eragin duen eta ez betetzeak nolako ondorioak izan ditzakeen), baita ere bertaratuek jardunbide onak barneratzea. Prestakuntza hau derrigorrezkoa da fitxategiak kudeatzen dituzten pertsona eta enpresentzat, baina horrez gain oso garrantzitsua da, berau baita erakunde baten ardurapean dauden datu pertsonalak babesteko segurtasun neurri nagusia.
Helburuak
Alderdi praktiko hauek ezagutuko dituzte:
DBLOren klausula informatiboaren idazkera
Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa
Nola erantzun bere ARCO eskubideak baliatu nahi dituen pertsonari
Nola idatzi segurtasun dokumentua
Datu pertsonalak eskuratzeko baldintzak
Datu pertsonalak emateko baldintzak
Nola idatzi tratamendua enkargatzeko kontratu bat
Nola saihestu SPAM sortaile izatea
Datu pertsonalen tratamendua publizitaterako direnean
Edukia
DATU PERTSONALEN BABESA
Sarrera, legearen esparrua eta legeria
DBLOren PROTAGONISTAK
Datuen titularra, fitxategiaren arduraduna, tratamenduaz arduratzen den pertsona, Datuak Bebestelo Espainiako Agentzia eta Datuak Babesteko Euskadiko Agentzia
DBLOk BADU ERAINIK ZURE ENPRESAN?
Nola eragiten die enpresei?, zein datu pertsonal ditu enpresak?, eta nola jasotzen dira datu pertsonalak?
FITXATEGIAREN ARDURADUNAREN OBLIGAZIOAK
Fitxategiaren xedea, fitxategia gordetzea, titularren informazio eskubidea, titularren baimena, datuen kalitatea egiaztatzea, segurtasun neurriak ezartzea, babes mailak, fitxategien erregistroa eta Segurtasun Dokumentua
DATUEN TITULARRAREN ESKUBIDEAK
Balorazioen aurka egitea, Datuak Babesteko Erregistro Orokorra kontzultatzea
DBLO ETA PUBLIZITATEA
ARAU-HAUSKETAK ETA ZIGORRAK
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.
Noiz
Irailaren 29an 14:00etatik 16:00etara
Izena ematea
