2025ean, zuk nahi dituzun gabonak Barakaldon daude.
.
Imajinatzen al dituzu sariz, magiaz eta musikaz beteriko gabonak, izotz gaineko patinaje-pista eta guzti, etxe ondoan? Ba aurten, zuk nahi dituzun gabonak Barakaldon daude. Gozatu jai girorik onenaz, aukeratu hiriko saltokiak zure erosketa eta oparietarako, eta parte hartu prestatu ditugun jardueretan. Esperientzia paregabea duzu zain.
PATINAJE PISTA
|
Herriko Plaza izotz gaineko patinaje-pista handi bihurtuko da. Saioek ordu erdiko iraupena edukiko dute, eta sarrera 1 €-ko dohaina izango da, tokiko proiektu solidarioren batera bideratuko dena. La Cuadri del Hospi elkartea Gurutzetako Ospitalean sortu zen, minbizia duten seme-alabak dituzten guraso-talde baten eskutik, haurren minbiziaren ikerketa sustatu eta jendea hezur-muina ematera bultzatzeko. |
![]() |
Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era egongo da zabalik (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik)
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era (abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, goizean bakarrik)
Sarrerak erosteko:
Pistara sartzeko, ezinbestekoa izango da eguna eta ordua erreserbatu eta sarrera ordaintzea, horretarako prestatutako plataformaren bidez edo kode honen bidez

Erreserba edozein gailutatik egin ahal izango da, baita pistaren ondoko leihatilatik ere; bigarren kasuan, bertan dagoen laguntzailea arduratuko da erreserba egiteaz eta sistema hori aukeratzen duten pertsonei sarrera kobratzeaz.
Eguraldiak pista erreserbatutako orduan irekitzea eragozten badu, kaltedunei dirua itzuliko zaie sarrera erosteko erabilitako kanalaren bidez: eskudirutan, leihatilan eskuratu badute, edo automatikoki, plataforma digitalean erabilitako ordainbide bera baliatuz (txartela, online-bankua edo antzekoak).
PATINAJE-PISTAKO SAIO BEREZIAK
Abenduaren 30ean, 12:00etatik 13:00etara, bi saio eskainiko dira patinaje-pistan. Barakaldo C.F. taldeko jokalariak bertan izango dira, eta hiriko “Baratzalde” patinaje-klubak jarduera berezi bat antolatuko du. Saio hori haurrei zuzenduta egongo da batez ere, Herriko Plazara hurbiltzen diren futbol-taldeko jokalariak ezagutu eta haiekin argazkiak ateratzeko aukera izango baitute.
hiriguneko edozein merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendutan erosketak egiten dituzten pertsonen artean zozkatuko diren gonbidapenetako bat lortu beharko da.
Eskuratu saio berezi hauei buruzko informazio guztia
MAGIA
Orain ikusten duzu, orain ez duzu ikusten… 16 magia-saio Barakaldoko hainbat gune eta auzotan.
|
Eguna |
Ordutegia |
Lekua |
Antzeztuko du: |
|
Asteazkena, 17 |
11:30 -14:00 |
Erdialdea |
Liuba - Óliver |
|
Osteguna, 18 |
18:00 - 20:30 |
San Bizente |
Óliver |
|
18:00 - 20:30 |
Gurutzeta |
Liuba |
|
|
Larunbata, 20 |
18:00 - 20:30 |
Arteagabeitia |
Liuba |
|
18:00 - 20:30 |
Urban Galindo |
Yeray |
|
|
Astelehena, 22 |
18:00 - 20:30 |
Bagatza |
Imanol |
|
Asteartea, 23 |
18:00 - 20:30 |
Erdialdea |
Yeray |
|
Osteguna, 26 |
11:30 -14:00 |
Gurutzeta |
Óliver |
|
11:30 -14:00 |
Lutxana |
Liuba |
|
|
Larunbata, 27 |
11:30 -14:00 |
Errekatxo |
Óliver |
|
11:30 -14:00 |
Retuerto |
Liuba |
|
|
18:00 - 20:30 |
Erdialdea / Centro |
Liuba |
|
|
18:00 - 20:30 |
Arteagabeitia / Zuazo |
Imanol |
|
|
Astelehena, 29 |
11:30 -14:00 |
San Bizente |
Óliver |
|
11:30 -14:00 |
Erdialdea |
Liuba |
|
|
18:00 - 20:30 |
San Bizente |
Imanol |
MÚSICA
Udal Kontserbatorioaren eskutik, Barakaldoko kaleetan bi emanaldi berezi antolatuko dira
|
Eguna |
Ordutegia |
Lekua |
Antzeztuko du: |
|
Larunbata, 20 |
18:00 |
Kalejira (San Bizente eliza / Kantabria Plaza / Murtzia Plaza / Galiziako Zentroa / Miranda Etorbidea) |
Udal Kontserbatorioa |
|
Igandea, 21 |
13:00 |
Eskulturen parkea |
Udal Kontserbatorioko Banda Profesionalal |
Barakaldon gozatzeak saria izango du!
6.000 € opari-txarteletan, Barakaldoko saltokietan trukatzeko; 500 €-ko 4 opari-txeke eta 100 €-ko 40 txartel emango dira.
Sartu zozketan abenduaren 10etik 28ra bitartean egindako erosketen bidez.
Abenduaren 30ean egingo da zozketa, "Tele 7ko arratsaldeak" saioan.

