Silver economy

Zahartze sektoreko ekintzaile izan nahi duzu?

Silver EconomyBaduzu negozio ideiarik eta uste duzu pertsona nagusien eta populazioa zahartzearen inguruan dauden beharrizanei erantzun diezaiekeela?

EkinSilverEconomy Programa – Has zaitez Silver Economy-n

Sektoreko profesionalen banakako aholkularitza jaso ezazu.

Jaso ezazu banakako aholkularitza eta mentoring-a jardunean ari diren profesionalen bidez, zahartze sektorean esperientzia dutenak eta horren inguruan enpresa sortzeko aukerak lehen eskutik ezagutzen dituztenak. Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziaren, Inguralde, eta Grupo SSIren elkarlana.

Banakako aholkularitza, zeure neurrira

Silver Economy-k pertsona nagusien benetako beharrizanak kontuan hartzen ditu, baita gure gizartean sortzen diren erronkak ere, populazioaren zahartzearen ondorioz.

Grupo SSIn kolektibo hauekin lan egiten dugu eta pertsona ekintzaileen eta interesa duten enpresen eskura jartzen dugu jasotako ezagutza, 30 urteetan izandako esperientzian oinarrituta.

“Bizkaian populazioaren ia %22k 65 urte baino gehiago ditu”. Populazioaren zahartzeak ekintzailetza eta garapen aukera berriak sortzen ditu alor honetako negozio lerro berrietan eta pertsona nagusien beharrizan espezifikoen atentzioan. EkinSilverEconomy-k alor honetan enpresa proiektu berriak sustatzea bilatzen du, lanpostuak sortzen lagunduko duena, eta, aldi berean, balio erantsia izango duena gizartean, adinez nagusiak diren populazioan eragina izateko.

Nori zuzendua?

  • Ekintzaileak diren pertsonei eta Barakaldoko udalerrian jadanik sortuta dauden enpresei.
  • Pertsona nagusien beharrizanei erantzungo dien enpresa bat sortzeko interesa dutenei edota jadanik enpresa proiektua dutenei, eta alor honetan negozio lerro berri bat barneratu dezaketenei.
  • Programarekin konprometituta, Silver Economy-k irudikatu dituen balioak eta horretan interesa dutenei.

Zure bila gabiltza:

  • Zure arlo profesionala honako hauetako bat bada: Gizarte Teknologia, Osasuna, Esku hartze Psikologikoa, Errehabilitazioa/Bizigarritasuna, Humanitateak, Turismoa, Aisialdia edo Kultura.
  • Konpainia profesionala eta eskarmentuduna bilatzen ari bazara bideragarriak diren gutxieneko proiektuak sortzeko, eta gerora merkatura eramateko.

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
944 789 446

SUBIR