Zabalik da enpresa eta erakundeek langabetu barakaldarrak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea

Inguraldeko Enplegu arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok azaldu du neurri hori Pedro Sánchezen Gobernuaren erreformak bultzatutako lan-egonkortasunaren ildotik doala

 

Barakaldon, 2023ko urtarrillaren 16an

Langabetu barakaldarrak kontratatu dituzten enpresa eta erakundeei zuzendutako laguntzak eskatzen ahal direla iragarri du Inguraldeko Enplegu arloko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok. Gaurko 09:00etatik otsailaren 28ko 14:00ak arteko izango da eskaerak egiteko epea.

Pizarro berak joan den uztailean aurreratu zuenez, laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza da kontratuak mugagabeak izatea. "Enpleguaren egonkortasuna sustatzen ari gara, Pedro Sánchezen Gobernuak bultzatutako lan-erreformaren ildotik. Erreforma horretan, aldi baterako kontratuak kasu jakin batzuetarako baino ez dira jasotzen, hala nola bajan dagoen langile bat ordezteko, eta ekoizpenaren zirkunstantziak ustekabean handitzen direnerako", azaldu du Pizarrok.

Beste nobedadeetako bat da interesaturik dauden enpresa eta erakundeek  www.barakaldo.eus udal webguneko egoitza elektroniko bidez eskatu ahal izatea laguntzak. Autonomoek ere eska ditzakete laguntzak oline, nahiz eta Inguraldera bertaratuz ere izapidetu ditzaketen.

Barakaldoko enpresentzat izango dira laguntzak, baldin eta 2022ko martxoaren 2tik abuztuaren 15era bitartean udalerrian erroldatuta dauden eta gutxienez kontratua hasi aurreko egunean langabezian inskribatuta eta enplegu-eskatzaile gisa Lanbiden alta emanda daudenak kontratatu badituzte. Puntuak emango dira dirulaguntzaren zenbatekoa baloratu ahal izateko. Berdintasuna gertatuz gero edo laguntzak baino eskaera gehiago jaso badira, lehenen eskatu duen konpainiari emango zaio.

ENPLEGU SORKUNTZA GARBIA
Kontratuak mugagabeak izateaz gainera  (lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak gutxienez lanaldiaren erdiarekin), bada beste nobedaderik langileen egonkortasuna bultzatzeko laguntzetan. "Esate baterako, kalitatezko enplegu sorrera garbia eragin beharko dute kontratazioek,  diruz lagundutako kontratuak xede duen pertsona lanean hasi aurreko sei (6) hiletan enpresak batez beste zuen langile kopuru osoarekiko", adierazi du Juan Antonio Pizarrok.

Lan-kontratuak lehenengo hamabi hilabeteetan azkentzen badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da.

Kostuen % 75 izango da laguntza, eta, gehienez 8.000 € urtean, lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da.  DSBEaren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, luzaroko langabeak edo 55 urtetik gorakoak kontratatzen badira, zenbatekoa kostuen % 100 izango da, urtean 10.000 € gehienez ere. Zenbateko horiek % 10 handituko dira kontratatutakoa emakumea den kasuetan.

Enpresek informazio gehiago jaso dezakete edo zalantzak argitu, Inguraldeko Enplegu Sailera deituz 944 789 355 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.  Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago, hemen

SUBIR