Enplegua

Enplegu-Zentroari buruzkoak

Inguraldeko enplegu-zentroan, zer dago?

Lan-eskaintzen eta prestakuntza-ikastaroei buruzko informazio osoa duzu.  Horrez gain, enpresen helbideak dituzu zure CV bidaltzeko, baita sei ordenagailu ere, lan-munduarekin zerikusia duen guztiarekin erabil ditzazun.

Hitzordua eskatu behar al dut Inguraldeko enplegu zentrora joateko?

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara etor zaitezke. Ez duzu hitzordua eskatu behar. PCa erabiltzeko asmoa baduzu, berriz, Kulturneteko txartelaren bitartez erreserba egitea komeni zaizu.

Eta zenbat balio du ordenagailua erabiltzeak orduko enplegu-zentroan?

Ordenagailuak doan erabil daitezke. Halaber, Enplegu Zentroan lan egiten duten pertsonek eskaintzak edo enpleguarekin zerikusia duen edozein motatako informazioa aurkitzen lagunduko dizute.

Ordenagailurik erabiltzen ez dakit. Zertarako da erabilgarria niretzat Enplegu Zentrora joatea?

Enplegu Zentroan eskaintzei eta ikastaroei buruzko informazioa ere aurki dezakezu, paperean. Animatzen bazara, ordenagailuak erabiltzen ez dakiten eta Enplegu Zentrora joaten diren pertsonentzat, informatika erabiltzen hasteko tailer oso praktikoak ematen dira.

Zentroko ordutegiak ez dira egokiak niretzat. Eskuratu al dezaket informazioa?

Informazioa eskatu nahi izanez gero jo ezazu Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

SUBIR