Kontsumoko Arbitrajea

Kontsumoko Arbitraje Sistema epaiz kanpoko doako bidea da, kontsumitzailearen eta enpresen nahiz saltokien arteko arazoak erraz konpontzeko.

 
 
Enpresaburu nahiz saltzailea bazara, eta zure bezeroei zerbitzu ona eskaini nahi badiezu, atxiki zakizkio zerbitzu honi, besteengandik bereizteko. Kontsumitzaile askok erosketak egiterakoan hemen bilatzen dute zein enpresa dagoen sistemara atxikita.       
  •   Kontsumitzaileak berme handiagoz erosi ahal izango du.
  •   Bezeroen konfiantza sendotu egingo da.
  •   Publizitatea doan izango duzu gidan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrian.
  •   Prestigio handiagoa izango duzu eta kontsumitzaileek zure enpresa aukeratuko dute. “Gero eta kontsumitzaile gehiagok aukeratzen dute Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikita dagoelako bereizgarri ofiziala duen saltoki edota enpresa bat".
  •  Estatu mailan, kontsumitzaile guztiek ezagutzen duten kalitate-berezigarria izango duzu.

 

Kontsumitzailea bazara, eta zure arazoa arbitrajearen bitartez konpondu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Barakaldoko KIUBekin.

Kontsumo Arbitrajearen inguruko jarduketak eta jarduerak koordinatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Barakaldoko Udalak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker,  Barakaldoko udalerrian kokatu da Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea.

Horren xedea helbidea udalerrian dutenek aurkeztutako arbitraje eskabideetarako entzunaldiak eta laudoak egitea da.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.

SUBIR