Ekintzailetzaren Kultura

Enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketa

Enpresa-ideiak biltzeko Lehiaketa

Barakaldoko Udalak enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketa abiarazten du urtero, beti ere Inguralde Garapen Agentziaren bidez eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintzen laguntzarekin batera. Enpresa-sorkuntza sustazen duen ekimen horrek helburu argi bat dauka: ideia berriak eta berritzaileak saritzea, hain zuzen ere, proiektu horiek etorkizunean martxan jarri ahal izango diren enpresa-egitasmoak izan daitezen. Aurtengoa 12. edizioa da!

Lehiaketa hau herritar guztiei zuzenduta dago, hain zuzen ere, udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa-ideia berriak aurkezten dituzten banakakoei edo kideei, baldin eta partaide horien gutxieneko % 50 Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batean erroldatuta badago. Edizio honetan 4 kategoria egongo dira eta bakoitzak 1.000 euroko saria izango du: Teknologia Ekintzailetza eta Berritzailea Saria, Gizarte Ekintzailetza Saria, Ekintzailetza Jasangarria Saria eta Emakumeen Ekintzailetza Saria, baita tokiko 3 sari, 300 eurokoak.

Epaimahaiak ipini duen epea enpresa ideia aurkezteko 2020ko otsailaren 14an hasiko da eta 2020ko ekainaren 21ean amaituko da, 13:00etan.

Abian da Lehiaketaren 12. edizioa, kontsultatu ezazu informazio guztia xehetasun guztiekin:

Segidan, ikus ditzakezu zeintzuk izan diren ospatutako azkeneko hamaika aldietan aurkeztutako ideiak:

Enpresa-ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketan aurkeztutako ideiak.

Ekintzailetzaren Kultura Sustatzeko Programa

Ekintzailetzaren Kultura Sustatzeko Programaren bitartez, 2004tik dihardugu Barakaldoko prestakuntza-zentroetako ikasleen artean enpresa-ekimena eta ekintzailetzaren kultura bultzatzen.

Programa horren barruan, batetik, enpresa-munduari buruzko informazio- eta sentsibilizazio-hitzaldiak eskaintzen dira, eta bestetik, enpresetarako eta enpresa-guneeetarako bisitak antolatzen dira. Ekintza horiei esker, ikasleek enpresa-errealitatearekin lehengo harremana izango dute, eta era berean, instituzioen aldetik egon daitezkeen laguntzak ezagutuko dituzte.

Programaren helburuak, besteak beste, hurrengoak dira: gaitasun pertsonalak indartzea (kreatibitatea, ekimena, arriskuak nork bere gain hartzeko ahalmena, lanean nork bere baliabideak erabiltzea -autonomia izatea-, eta abar), enpresaren munduari buruzko lehendabiziko ikuspegia lortzea, enpresariak diren pertsonen irudia hobetzea, eta norbere kontura lan egitea aukera profesional baten alde egitea dela ulertzea.

Programan aurkeztutako ideiak.

Pertsona Ekintzailearen Eguna

Ekintzailetzaren Kultura Sustatzeko Programaren barruan egun hori ospatzen dugu. Bertan, arlo desberdinetako pertsonak biltzen dira ezagutzak eta esperientziak elkarri kontatzeko, kontaktu berriak egiteko, negozio-aukera berriak aurkitzeko, eta abar.

Pertsona Ekintzailearen Egunean Inguraldek urte osoan Ikasketa Zentruekin egindako lana erakusten da. Ekitaldi bat ere antolatzen da, hain zuzen ere, Inguralderi bere bete-beteko ardura handi hori eskertzeko.

SUBIR