Enpresetako Lan Praktikak

Zure enpresan lan praktikak egiteko jendea hartu nahi baduzu, praktikak dituen prestakuntza modalitatean, Inguralden lagun diezazukegu

Praktika horiek sektoreko enpresa arlo espezifikoarekiko harremanari laguntzen diote, lan esperientzia zehatzak ahalbidetzen dituzte eta enpresarekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen dute.

Horretarako, praktiketako ikasleak zein lanbide-profiletarako hartu nahi dituzun idatzi behar duzu.

Praktiketako ikasleak hartzeko asmoa baduzu, kontuan izan...

  • Praktikak araututa daudela (Eusko Jaurlaritzako Lanbidek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta abarrek arautuak).
  • Enpresetako praktiketako kooperazio hitzarmen bat sinatzen dela, praktiketako langileen eta enpresaren arteko harremana definitzen duena.
  • Praktikaldiak ez diola enpresari inolako diru kosturik eragingo.
  • Inguraldek edo egintza finantzatzen duen agenteak egindako aseguruaren bitartez ikasleak estalita daudela, hala enpresarako joan-etorrietan nola enpresan praktiketan dihardutenean.
  • Enpresak ikasleen tutorea izendatu behar duela, eta hura arduratuko dela ikasleak enpresara egokitzeaz.
  • Enpresetako praktikaldiak ezin duela 360 orduko kopurua gainditu, ezta egunean 6 ordukoa ere, eta jarduna astelehenetik ostiralera izango dela.

Harremanetan jartzeko: Inguralde, Bulego nagusiak
Aldapa, 3A
Tfn: 944.789.355
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR