Merkataritza Lagunkoia

Busca tu silla

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak abiarazitako ekimena da eta bere helburua Euskadin laguntasun-mugimendua garatzeko sektore publiko, pribatu eta sozialeko herritarren parte-hartzea bultzatzea da.

Barakaldon jadanik 69 dira haien jarduteko modua nagusien beharretara egokitu duten establezimenduak, besteak beste, arrapalak, aulkiak, betaurrekoak, argiztapena eta soinua moldatuz. Horrez gain, Udala hiri lagunkoia izendatu dute duela gutxi. Hori guztiak autonomia-erkidegoko udal lagunkoiena bihurtu gaitu.

Adinekoen behatokia

Barakaldon, 2018. urtean, 22.203 pertsona ziren 65 urtetik gorakoak, hau da, biztanleriaren ia %23. Ehuneko hori Euskal Autonomia Erkidegoarena baino altuagoa da (%22), eta gora egiten jarraituko duela aurreikusi da, EUSTATen datuen arabera.

Beraz, kontuan hartzea merezi duen kontsumitzaile-taldea da, eta, gainera::

  • Adinekoen biztanleria etengabe hazten den biztanleria da, eta EEIaren arabera, Espainiako populazioaren %30,8 osatuko du 2050ean.
  • Aisialdirako denbora gehiago dute, beraz, "astialdi hori betetzeko" produktu eta zerbitzu berrien bezero potentzialak dira.
  • Gastu murriztuak dituztenez, adibidez, hipoteketan edo seme-alaben mantentzean, erosteko ahalmen garrantzitsua dute, errentarik altuenak ez dituztenek ere barne.

Barakaldoko Saltoki Lagunkoien Sarea

Mapa de Euskadi Lagunkoia

Sakatu mapa gainean handiagotzeko

Kanpainak

 

Barakaldon Eusko Jaurlaritzak Euskadi Lagunkoia Ekimenaren bidez diseinatu duen Komunikazio Kanpaina honi batzen gara. Helburua gertuko merkataritzari balioa ematea eta ikusgarri egitea da, izan ere, merkataritza honek pertsona guztien eta, batez ere, adinekoen bizi-kalitatea eta autonomia gordetzeko orduan garrantzia handia du.

Zalantzarik gabe, Kanpaina hau salerosle gisa gure bezeroekin harremanetan jartzeko aukera da, bereziki gazteenekin, hauei gertutasun eta tratu oneko balio tradizionalak erakusteko.  Gertuko saltoki txikien alderdi jatorrena da hau, baita belaunaldi berrien joera ere, kontsumoan eta teknologian hain sakonduta dauden aldaketa garai hauetan.

Iraupena: ekainaren 10etik 16ra

Nola parte hartu: Informazio orria

Kanpainaren euskarriak descargatu! 

 

Inguralde eta Barakaldoko hiriko enpresaren bitartean  saltoki txikien balioak ikusarazteko kanpaina hau abiarazi zen, adinekoek tokiko merkataritzan haien lekua bilatzera gonbidatuz.

Horretarako, aste batean zehar kale ekintza bat egin zen non saltokiek aulkiak kalera atera zituzten adinekoak eseri ahal zaitezen, horrela laguntasuna erakutsiz.

Intereseko estekak

Euskadi Lagunkoia Webgunea

Bereizgarriaren irudia

Informazio gehiago

94 478 93 95 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR