Transmisio Planaren Informazioa

Transmisio-prozesuak irauten duen bitartean, zerbitzu berriak aholkularitza, ekintzaile eta enpresaburuen arteko bitartekaritza eta egin beharreko tramiteei eta ematen diren laguntzei buruzko informazioa eskainiko du.

Transmititzen duen enpresarentzat honakoan oinarrituko da:

  • Negozio dosierra egitea: aurkezpena, merkataritza bideragarritasunaren eta negozioaren analisia
  • Merkataritza-funtsari buruzko txostena egitea
  • Enpresa-bitartekotzan laguntzea: babes juridikoa, fiskala eta laborala
  • Oinordetza-protokoloa egitea, belaunaldien arteko erreleboa badago.
  •  Negozioaren Know-How ezagutza edo informazio estrategikoa ematea

Sartzen den enpresarentzat:

  • Abiaraziko den jardueraren Bideragarritasun Plana egitea
  • Martxan jartzean laguntzea: zerbitzu juridikoa, fiskala, laborala eta komertziala; eta eskualdagarriak diren negozioak bilatzen laguntzea
SUBIR