Barakaldo ikerketak

Produkzio egoerari buruzko informazioa baliatuz, jarduera sektoreen ezaugarriak ezarri eta egoeraren diagnostikoa egiteko, bai eta toki-eremuan sektorearen egoera orokorra ez ezik lehiakortasun faktoreak eta  etorkizunean sektoreak bere gain hartu beharko dituen erronkak ere deskribatzeko.
 

Barakaldo zifratan eta grafikoetan

Barakaldoko udal azterlanak

Barakaldoko egoera ekonomikoari buruzko txostenak

Enpresen Jarraipena

Inguralden planteatu dugu Behatoki honek hurrengo urteetan negozioaren jarraipena abian jar dezaketen hiri-enpresen gaurko eta etorkizuneko egoera ezagutzeko beharrari erantzun dieziokeela. Ildo horretatik, Behatokiaren bidez negozio-mota horiek eduki dezaketen eskaeraren egungo egoera eta aurreikusteko moduko eboluzioa ere ezagutu nahi dugu.

Gainera, Behatokiaren bitartez enpresen jarraipen-prozesuari laguntzeko administrazioak ezarri behar dituen politiken berri izan nahi dugu.

Hori guztia egiteko, lehen ikerketa honi hurrengo bi alderdietatik helduko diogu: lehena, alderdi kuantitatiboa. Alderdi honen helburua jarraipena abian jar dezaketen negozioak bereiztea da, eta baita pertsona ekintzaileak ere; izan ere, aldez aurretik, lagun horiek negozioen ardura hartuko lukete. Eta bigarrena, kualitatiboa. Alderdi honetan ezagutu nahi ditugu jardunean dagoen negozio bat hartzeko edo transmititzeko oztopoak eta motibazioak.

SUBIR