Barakaldoko Kontsumitzailearentzako Informazioaren Udal Bulegoak 3.200 kasu artatu zituen 2014an

Barakaldoko Kontsumitzailearentzako Informazioaren Udal Bulegoak, orotara, 3.242 kasu artatu zituen 2014an.

Horietatik 2.322 kontsultak izan ziren eta 920 erreklamazioak. Interes handia piztu duten gaiak telekomunikazioen ingurukoak izan dira. Aurreko urteetan bezala telefonia finkoa, sakelakoa eta Interneti (altak, bajak, eramangarritasuna) buruzko informazio eta bitartekaritza eskaerek gora egin dute. Barakaldoko Udalak zerbitzu hau eskaintzen die auzokideei Inguralde garapen-agentziaren bidez.

Gasa eta energiaren inguruko kontsulta eta erreklamazioak bigarren postuan daude. Gainera, 2014an banku eta aseguru-etxeen inguruko kontsultak igo ziren. Kontsultak %2tik %9ra pasatu dira.

Kontsulta gehienak Barakaldoko bulegora modu presentzialean heltzen dira. Hala ere, azken hiru urteetan helbide elektronikoaren bidezko kontsultek gora egin dute. 2014an, kontsulten %11 (270) Interneten bidez egin ziren. Egunez egun erabiltzaile gehiagok erabiltzen dute bide hori. 2015ean, online bidezko kontsultak %16 igo dira.

Barakaldoko auzokideek asko estimatzen dute Bulegoak ematen duen zerbitzua. Horrela adierazten dute arreta jaso ondoren egiten duten asebetetze inkestetan. Bataz besteko nota 9 bat da.

SUBIR