Eup! izeneko Bizkaiko merkataritza-gune birtualak abantaila gehiago eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkio Barakaldoko tokiko merkataritzari

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eup! ekimena jarri zuten martxan saltoki txikien digitalizazioa bultzatu eta “merkataritza-gune birtual handi” bat sortzeko. Orain, ekimen horrek abantaila eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkie izena ematen duten establezimenduei.

Barakaldon, ekainaren 30ean

Adibidez, 2021ean hasitako sustapen-politikari eutsiko zaio eta, 2022. urtean, saltokiek ez dute ordaindu beharko plataforma aktiboan harpidetzeko. Neurri honi etekina atera ahal izateko eman beharreko urrats bakarra esteka honen bidez plataforman alta hartzea da. 

Eup! ekimenean sartzeak hiru abantaila nagusi ditu: dendari ordaintzeko agindua eskaria entregatu eta berehala ezarriko da; ez da komisio finantzariorik egongo kreditu-txartelarekin ordaintzeagatik; eta, zerbitzu lehenetsia erabiliz gero, ez da logistika-kosturik egongo.

Ekimen honen beste abantaila handietako bat eguneko edozein momentutan eta edozein gailu elektroniko baliatuz milaka pertsonarengana iristeko aukera da. Gainera, izena ematen duten saltokiek digitalizazio integrala, etenbako trebakuntza, euskarri teknikoa eta aholkularitza eskuratuko dituzte. 

Beren atxikimendua formalizatzen duten saltokiek ongietorri-pakete bat jasoko dute, eta bakoitzari prozesuaren fase guztietan lagunduko dion aholkulari bat esleituko zaio. 

Informazio gehiago: 
T. 94 685 94 00 (Eup! Saila – merkataritza-arreta).
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

SUBIR