Barakaldok murrizketa berriak indarrean dauden bitartean ostalaritza-jarduera errazteko salbuespen gisa gaituriko terrazak mantentzea onartu du

LABIk egindako edukiera-murrizketa berriak indarrean sartu ostean, osoko bilkurak terrazen baimen berezia luzatzea eta doako tasa mantentzea onartu du EAJ-PNV, PSE, EH-Bildu eta PPk ekimena babestu dute; Elkarrekin Barakaldok ez. Alkateak eskerrak eman dizkie udal-alderdiei eta langileei neurri hau babestu izanagatik, beharrezkoa baita sektoreari "lasaitasuna emateko"

Barakaldon, 2022ko urtarrilaren 03a

Arratsalde honetan egin den Barakaldoko ezohiko osoko bilkurak lehenengo alarma-egoera deklaratu zenetik ostalaritzaren sektorean pandemiaren ondorioak arintzeko salbuespen gisa gaituriko terrazen baimena luzatzeko proposaturiko neurria onartu du, Amaia del Campo alkateak proposatua. Alderdi guztiek bozkatu dute terraza horiek zein doako tasa mantentzearen alde, premiazkotzat jotzen baitute neurri hori indarrean sartzea, izan ere, berez, urtarrilaren 1ean amaitu behar baitzen.

2021ean zehar pandemiak hobera egin zuenez, neurri hori kentzea aurreikusi zen, merkataritza- eta ostalaritza-sektoreari Covidaren ondorio negatiboak arintzen laguntzeko ekintzen baitan hartu baitzen. Hala ere, gaur egungo egoera dela eta, beharrezkoa da salbuespenezko terrazak zein tasaren doakotasuna mantentzea, gutxienez, gaur egungo edukiera-murrizketak mantentzen diren bitartean, izan ere, neurri horiek eraginkorrak izan dira ostalaritzarentzako. Proposamena EAJ-PNV, PSE, EH-Bildu eta PPren babesarekin onartu da. "Sentitzen dugu Elkarrekin Barakaldok ez duela bat egin, izan ere, oso beharrezkoa da une honetan sektoreari laguntzea", adierazi du David Solla Ekonomia Sustapenerako zinegotziak.

Azkenik, alkateak eskerrak eman dizkie taldeei, neurri hori babestu izanagatik, eta neurriak "sektoreari lasaitasuna eman diezaion" azken egunotan erlojuaren kontra lanean aritu diren udal-langileei. 

 

 
SUBIR