Erabilerrazagoa,argiagoa eta soilagoa izateko berritu dute Barakaldoko aplikazio mugikorra

Herritarrengandik jasotako iradokizunei jarraiki aldatu zaio diseinua, bai eta erantsi ere funtzio berriak, hala nola, Kbusen ordutegiak eta geltokiak. Aplikazioa doakoa da, eta IOS bertsioan bezala Androiden ere deskargatu daiteke.

Barakaldo, 2021eko maiatzaren 25a

Barakaldoko Udalak irudi berria eman dio mugikorreko doako aplikazioari, eta erabiltzaileentzako tresna erabilerrazagoa, argiagoa eta soilagoa bihurtu du. Gaur goizean, Alkatetza, Gobernu Irekia, Berrikuntza eta Turismoa Arloko zinegotziak tresna horren berrikuntzak aurkeztu ditu; izan ere, 2018an mustu zen, udalerriko informazio erabilgarri guztia espazio berean eskainiz. "Erabilitako denbora honetan, herritarrek hobetzeko proposamenak helarazi dizkigute, eta proposamen horiek kontuan hartu dira gaur aurkeztu dugun lehen eguneratze honetan", azaldu du Zubiaurrek. 

Menu nagusiaren diseinuan eta herritarrentzako zerbitzu erabilgarri berrien txertaketan oinarritu da eguneratzea. Aplikazioaren hainbat erabiltzailek emandako iritziaren arabera, menuak aukera asko zituen, eta orain, atalik galdu gabe, informazio guztia berrantolatu da, erabiltzeko errazagoa izan dadin. "Horretarako botoneak oso ezagunak egin dira, eta erraz ukitu daitezke gailu txikienetatik, hala nola, mugikorretatik. Zentroan espazio bat ere sortu da une bakoitzean lehentasuna duen edukia nabarmentzeko, eta antzeko edukiak atal bakar batean bateratu dira", azaldu du Zubiaurrek. "Adibidez, Zer egin gaur? atala sortu dugu, eta bertan Udalaren, Barakaldo Antzokiaren eta BECen agenda aukera guztiak bateratu ditugu", adierazi du.

ENPLEGU ESKAINTZAK ETA IZAPIDE NABARMENDUAK
Orri nagusiko beste nobedadeetako bat hiriko egungo lan-eskaintzen karruselak dira, bai eta egoitza elektronikoaren barruko izapide nabarmenduak ere: "Laguntzak eta dirulaguntzak eskatzeko epeak, herritarrek parte hartzeko prozesuak, hala nola Partaidetzazko Aurrekontuen bozketa. Horrela azkar ikus daitezke, eta, klikatzean, tramitera erraz sartzea dago", azaldu du. 

"Barakaldarrek  hiriko informazio interesgarri guztia bilduko duen tresna bat izatea da gure helburua. Udalaren azken berriak, lan-eskaintzak, agenda, errepideen egoera eta udalarekiko administrazio-izapideak. Eta hori guztia mugikorrean edo tabletean eskuragarri egotea, edozein unetan erraz-erraz kontsultatzeko moduan", azaldu du.

IOS eta Androiden eskuragarri dago eguneratzea, "eta ziur gaude barakaldarrak erraz mugituko direla bertan, eta  diseinua ere gustatuko zaiela", adierazi du Zubiaurrek. ATAL BERRI BAT: TURISMOA ETA KBUSEN ORDUTEGIAK ETA  IBILBIDEAK
Bestalde, Barakaldo APPk Turismoaren atala ere berritu du, Visitbarakaldo webgunearen eduki berria sar dezan.  Atal berrituak aplikazioaren zerbitzu berrietako bat hartzen du. Bertan, autobusak egin beharreko ibilbidearen benetako denbora, hurrengo autobusa iristeko denbora edo gertuen dagoen geltokira nola iritsi jakiteko argibideak aurkituko dira.

SUBIR