Barakaldok bihar irekiko du ostalaritzako establezimenduek itzuli beharrik gabeko 800 euroko laguntzak eskatzeko epea

Laguntza zuzenen lerro berria abenduaren 10era arte eskatu ahal izango da, www.barakaldo.eus egoitza elektronikoaren bidez eta inguralde.eus web orrian.

Ekimen hori Barakaldoko Udalak ostalaritzari laguntzeko abian jarritako neurri-sorta berriaren parte da, eta alokairuen bitartekaritza eta terrazen tasaren doakotasuna ere barne hartzen ditu.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 30a

Barakaldoko Udalak bihar irekiko du ostalaritza sektorera bideratuko dituen laguntza zuzenak eskatzeko epea, itzuli beharrik gabeko 800 eurorekin. Hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapena kontrolatzeko ezarritako aldi baterako itxieraren ondorioak arintzen laguntzeko tokiko erakundeak abian jarritako laguntza-sorta berrian jasotako neurrietako bat.

David Solla Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Oso zenbateko ekonomiko garrantzitsua da, ostalaritza sektorearen egoera zaila arindu nahi duena". "Asko kezkatzen gaituen gaia da, udalerriko ekonomian eta enpleguan eragiten duenagatik, eta ez dugu baliabide gutxi erabiliko aldi baterako itxieraren ondorioak arintzeko”, esan du Sollak.

Laguntzaren zenbatekoa 800 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko, eta horren onuradun izan ahal izango dira kalean lokal irekia duten ostalaritza-negozioak, baldin eta osasun-krisia dela-eta ixteko neurri espezifikoei buruzko Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren eraginpean badaude. Gaur egun, eramateko janari edo edari zerbitzuak egitea ez da eragozpen laguntza eskatzeko.

Laguntzak eskatzeko epea bihar hasi eta abenduaren 10era arte luzatuko da.

Gainera, zenbateko hori jasotzea bateragarria da beste ekarpen publiko batzuekin. "Laguntza eskatzen duten pertsona guztiek jasoko dute, eskaria betetzeko partida bermatuta dugulako", azpimarratu du zinegotziak.

Eskaera prozesua

Laguntza Barakaldoko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez eta www.inguralde.eus webgunean eskatuko da. Bertan, laguntzaren kudeaketari eta izapidetzeari buruzko ohiko galderak ere jasotzen dira.

Aurreko aldian laguntza eskatu duten bazkideek nahikoa izango dute inprimakia beteta. Hala ere, gogoan izan formularioa behar bezala bete behar dela, eta aholkularitza baten bidez kudeatuz gero, haren datuek "ordezkaria" atalean agertu behar dutela, eta negozioaren titularraren datuek "eskatzailea" atalean.

Eskabide berriek, formularioa betetzeaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

• NANa pertsona fisikoa bada, IFK pertsona juridikoa bada,

• Jarduera ekonomikoen ziurtagiria, Ogasunak egina eta

• "Hirugarrenen datuen fitxa", behar bezala beteta.

Laguntzen eskabideari buruzko argibiderik behar izanez gero, honako telefono hauetara jo daiteke: 944 78 93 95 - 944 78 94 00 (8:00 – 14:00) eta helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Sektorearentzako laguntza-multzoa

Udalak onartutako itzuli beharrik gabeko laguntzekin batera, indarrean dauden hainbat neurri hartu dira; besteak beste, alokairuen bitartekaritza-zerbitzua, kontsumo-bonuko kanpaina eta terrazen tasaren doakotasuna.

Izan ere, establezimendu batek lehenengo Alarma Estatua izendatu zenetik Udalak garatutako ekimen guztiak eskuratu baditu, 2.000 euro baino gehiago jaso ahal izango ditu udalaren aldetik, eta horri terrazetan inbertitutako zenbatekoa berreskuratzea gehitu beharko litzaioke, urteko batez besteko 3.500 euroko kostuarekin.

Egoera horretan sartzen da, halaber, bitartekaritza-zerbitzua, ostalaritzako negozioei alokairuari edo hilekoen ordainketari buruzko akordioak lortzen laguntzeko, Inguralderen bidez kudeatua. EGizartea bera arduratu da web gune bat bultzatzeaz bere orrialdean, eta, bertan, doan iragar daitezke gaur egun etxez etxeko edo jasotzeko janari-zerbitzuak eskaintzen ari diren ostalaritza-lokalak. Tresna hori Udalaren baliabide propioekin sortu da, kostu gehigarririk gabe.

Bestalde, neguan terraza-zerbitzua errazteko, Udalak terrazak estali ahal izateko elementu lagungarriak jartzea erraztuko du, Obra eta Zerbitzu Publikoen Arloak auzoetarako eta hirirako ezarritako irizpideei jarraituz. Ildo horretan, Udalak beste epe bat irekiko du terraza berria edo haren luzapena eskatzeko, deseskalada egin bitartean hura eskatzeko aukerarik ez duten lokalek eskaera egin dezaten, Alarma Estatuan babestutako egungo murrizketa amaitzen denean.

SUBIR