Neurri berriak jarriko ditu martxan Barakaldoko Udalak ostalaritzako sektoreari sostengua emateko, itxieraren eragina apalagoa izan dadin

Lehenengo alarma egoeran, autonomoentzat eta enpresa txikietarako aparteko laguntzak eman zituen udalak; dagoeneko, ordainduta dago % 90. Horrez gainera, atzo onartu zen Kontsumo Bonuko lehenengo kanpainaren kitapenari dagokion ordainketa: 550 euro dagozkio merkataritza eta ostalaritzako lokal bakoitzari.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 7a

Ostalaritzako sektoreko lokalak sostengatzeko zer bestelako ekintza jar daitezkeen abian ari da aztertzen Barakaldoko Udala, Eusko Jaurlaritzak pandemiaren hedapenari aurre egin nahian dekretatutako ostalaritzaren ixtearen ondorioak apaltzeko. Beste erakunde publikoek zehaztutako neurrien osagarri izango dira beste laguntza horiek.  

Lehenengo alarma egoerak ekonomia jardueran eragindako ondorioak arintzera bideratu zituen Udalak laguntza apartekoak. Horietatik, merkataritza txikikoen eta autonomoen eskarien % 90 ordainduta daude dagoeneko. Ebazpen zain badago ere geratzen den % 10, dokumentazio faltagatik edo konpondu beharreko akatsengatik, aurki emango da ebazpena.

Atzo ordaindu ziren eskaririk gehienak, baina, banku erakundea zein den, baliteke transferentzia 24-48 orduz atzeratzea.

Sektoreari laguntza emateko abian jarritako beste neurrietako bat izan zen Kontsumo Bonuarena; bi kanpaina egin ziren, eta udal inbertsioa 220.000 eurokoa izan zen. Lehenengo kanpaina udan gauzatu zen, eta, ondorioz, bertan parte hartu duen  ostalaritza eta merkataritzako lokal bakoitzak 550 euro biltzea lortu du. Deskontu txartelen bidez herritarrak berton kontsumitzera bultzatzeko kanpaina honi dagozkion zenbatekoak % 88an ordainduta daude. Gainerakoak, berrikusten ari dira, dokumentazioa falta delako edo akatsak daudelako.

Bigarren kanpaina, berriz, indarrean da oraindik, eta prest dauzka 22.000 deskontu bonu merkataritza eta ostalaritza lokal barakaldarretarako.

IA 800 LAGUNTZA ESPEDIENTE AZKEN HILOTAN
Zehazki,  753 aparteko laguntza onartu ditu Udalak pandemia garaian; horietatik, 684 ordaindu ditu, eta gainontzekoak berrikusi egin behar dituzte. Kontsumo bonuei dagokienez,  164 eskaera onartu dira, eta horietatik, 145 daude ordainduta, eta beste 19ak, berrikusteko.  "Azken hilotan, hainbat laguntza lerro prestatu ditugu zenbait udal arlotatik, hala nola, Gizarte Ekintza, Inguralde, Ekonomia Sustapena, Ogasuna... Administrazioak ahalegin handia egin behar izan du horretarako, eta hainbatetan ere ebazpenei erantzun ezinik ibili da. Horrez gainera, administrazioak oso bermatzaileak direnez diru publikoa kudeatzerakoan, tramite guztiak zuzenak direla egiaztatu behar dute, eta horrek mantsotu egiten dituzte ordainketak; hori dela eta, barkamena eskatzen dugu", adierazi du Ekonomia Sustapena Arloko zinegotzi David Sollak.

 

SUBIR