Barakaldok, Covid-19aren krisia dela eta merkataritzarako eta ostalaritzarako laguntzen bigarren fasea eskatzeko epea ireki du

Neurriak, apirilaren 12tik Alarma Egoera amaituko den ekainaren 19a bitarteko epealdia jasotzen du, eta Udalak dohainik emango duen “aparteko” hilabete bat ere barne hartuko du.

Barakaldon, 2020ko ekainaren 18an

Bi laguntza deialdiekin bat eginez gero, autonomoek eta negozio txikiek 450 eta 675 euro arteko konpentsazioa jaso ahal izango dute, azaleraren arabera.

Barakaldok, Covid-19aren krisia dela eta merkataritzari eta ostalaritzari emango zaizkien diru laguntza zuzenen bigarren fasea eskatzeko epea irekiko du datorren astelehenean, ekainaren 22an. Bigarren fase horrek apirilaren 12tik ekainaren 19ra bitarteko epea jasoko du. Neurria, Alarma Egoeraren azkena izango den luzapena onetsi ondoren hartu da.

 
Bigarren fase horretan, Inguraldek emandako laguntzen lehen fasearen azken eguna izan zen apirilaren 12tik aurrera Alarma Egoerak izan dituen luzapenak bildu dira, laguntza eskarien aurkezpenak, izapidetzeak eta ordainketak eskari bakarrean azkartzeko eta errazteko. Horrela, baliabideen kudeaketa eraginkorragoa sustatu da, pertsona eta enpresa onuradunentzako tramiteen sinplifikazioa barne hartuta. Eskaerak egiteko epea ekainaren 22tik 30era bitartean egongo da zabalik -7 egun baliodun, epea irekitzen denetik-. 

Ondorioz, fase horrekin bat egingo duten autonomoek eta negozio txikiek, Alarma Egoeraren 2 hilabete eta 10 egun biltzen dituzten laguntzak jasotzeko aukera izango dute, gehi Udalak emango duen aparteko hilabete bat. Bigarren fasearen diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak hauek izango dira: 525 euro 250 m2 arteko lokaletarako; 420 euro 150 m2 arteko lokaletarako; eta 350 euro 70 m2 arteko lokaletarako.

Martxoaren 14tik apirilaren 12ra luzatu zen lehenengo fasean, 150, 120 eta 100 euroko gehieneko zenbatekoak ezarri ziren hurrenez hurren. Hori dela eta, bi faseekin bat egin duen autonomo edo enpresa txiki batek jaso ahal izango dituen diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak hauek izango dira: 675 euro 250 m2 arteko lokaletarako; 540 euro 150 m2 arteko lokaletarako; eta 450 euro 70 m2 arteko lokaletarako.
Alarma-egoera hasi zenetik, Barakaldoko Udalak adierazi zuen bere konpromisoa zela laguntzak bere osotasunean mantentzea, diru-laguntzaren irismena muga zezakeen kopuru finkorik ezarri gabe. 

Lehenbiziko fase horretan, Inguraldek Barakaldoko merkatarien, ostalarien eta autonomoen 1.000 eskari baino gehiago jaso zituen. Zenbait zergaren ordainketa, OHZ, estolderia edo zaborrak, besteak beste, ordaintzea konpentsatzeko prestatu diren laguntzak loteetan ordaintzen ari dira pixkanaka, deialdian ezarritako dokumentazioa berrikusi eta zuzendu ahala. 

Eskaera prozesua

Laguntza eskatzeko beharrezkoa da Barakaldoko Udaleko Egoitza Elektronikoan eta www.inguralde.eus  webgunean dagoen formularioa betetzea eta bertako dokumentazioa eranstea. Bertan daude, baita ere, laguntzaren kudeaketari eta izapidetzari dagozkien ohiko galderak.
Horrez gain, Inguraldek ezarri duenez, prozesua errazteko, aurreko epealdian laguntza eskatu zutenek ez dute berriro dokumentazioa erantsi behar, eta nahikoa izango da formularioa betetzea. Dena den, gogorarazten denez, beharrezkoa izango da formularioa modu egokian betetzea. Horrela, aholkularitza baten bitartez kudeatuz gero, aholkularitzaren datuak “ordezkaria” atalean adierazi beharko dira, eta negozioaren titularrarenak “eskatzailea” atalean. 

Eskabide berriek, formularioa betetzeaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
• NANa pertsona fisikoa bada, IFK pertsona juridikoa bada,
• Jarduera ekonomikoen ziurtagiria, Ogasunak emana, eta
• "Hirugarrenen datuen fitxa", behar bezala beteta.

Laguntzen eskariarekin erlazionatutako edozer argitzeko, Inguraldeko teknikarien telefono hauek egokitu dira:
944970906 - 944 7895395 - 944 789400 (8:00 – 14:00)

Halaber, Inguraldek gogorarazi behar du egunero argitaratzen dituela Euskadiko, Estatuko eta Europako erakundeetatik COVID-19aren eraginari aurre egiteko ematen diren laguntzak eta prebentziozko neurriak. Horrez gain, Inguraldek zabalik ditu Enpresei eta Herritarrei Arreta emateko zerbitzuak, e-mail eta telefono bitartez: 
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. – 94 478 93 95 (8:00 – 14:00)

SUBIR