Inguraldek berariaz aholkatzen ditu saltokiak, autonomoak, ETEak eta enpresak koronabirusaren krisiaren ondorioz

Interesa dutenek zerbitzu honetara jo dezakete telefonoz edota telematikoki, eta bertan erakunde desberdinek osasun krisiaren ondorioak arintzeko jarri dituzten neurrien berri ematen zaie. Udalak eta Inguraldek krisi honen ondoren sektorean sor litezkeen beharrak aztertzen ari dira, balizko neurriak eta prestazioak aztertzeko. 

Barakaldo, 2020ko Martxoaren 31a

Azken asteotan bizitzen ari garen osasun larrialdi egoerak ondorio larriak uzten ari ditu, bai osasunean bai ekonomian ere. Albisteak minutuz aurrera editen ari dira eta krisi honen ondorioak neurri batean murrizteko administrazio ezberdinek hartu dituzten neurriak ugaritzen ari dira. Honekin hainbat zailtasun sortzen dira jakiteko talde bakoitzerako zein izan litezkeen neurri interesgarriak, hauek nola eskatu, zer baldintza bete behar dituzten hauetara atxikitu nahi diren enpresek eta negozioek... 

Ildo horretatik, Barakaldoko tokiko garapen agentzia, Inguralde, hasieratik berrantolatu da enpresa, negozio, ETE eta autonomoek sortzen dituzten behar desberdin eta ugariei erantzuna emateko. 

Horretarako, Zelatari Zentro bat sortu da iturri ofizial desberdinetatik argitaratzen den informazio guztia aztertzen, laburbiltzen eta bere webgunean argitaratzen duena   web www.inguralde.eus  . 

Horrela, egunero iturri ofizialetatik eguneratutako web espazioa sortu da eta bertan laguntza, baliabide, neurri eta ohiko galderei buruzko informazioa aurkitu daiteke. 

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA 

Web informazioko zerbitzu hau ezagutu behar dituzten hainbat alderdi lantzeko saltokiei, enpresei eta autonomoei emandako aholkularitza pertsonalizatuak osatzen du; landutako gaien artean, besteak beste, autonomoentzako eta beraien langileentzako prestazioen kudeaketa, finantzaketa eragiketak, alokairuentzako laguntzak, ERTEak, ordaindutako eta berreskuratzeko baimenak... 

Orain arte, 26 kontsulta erantzun dira dagoeneko Inguraldeko aholkularitza zerbitzu honen bidez,944 789 395 - 944 789 400 telefono zenbakiaren bidez edota hurrengo estekaren bidez hemengo helbidean egongo dena eskuragai: www.inguralde.eus

Profesional sare batek emango dio erantzuna galderei eta bakoitzaren berezitasunetara hobeto egokitzen diren neurriei buruz aholkularitza emango dute. 

KRISIA GAINDITZEKO LAGUNTZAK 

Barakaldoko Udalak, gainera, osasun krisi honen ondorioz sektore hauen ekonomian sor daitezken beharrak aztertzen ari da Inguralderen bidez. Horretarako, tokiko enpresei galdetegi bat bidali zaie, beren egoera zein den jakiteko eta Inguraldetik zein Udalaren aldetik zein onura mota ezar litezkeen erabakitzeko. 

SUBIR