Barakaldoko hogeita hamar bat enpresa txikiek parte hartu dute Inguraldek antolatutako Zibersegurtasun jardunaldian

Ekitaldia Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan gauzatu da enpresa txiki eta ertainak beren osasuna digitala zaintzeko garrantziaz sentsibilizatzeko asmoz

Barakaldo, 2020ko otsailaren 13

Jarduera desberdineko arloen hogeita hamar bat enpresa bertaratu dira Barakaldoko Udalaren Garapen Agentziak, Inguraldek, antolatutako Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jardunaldira, eta José Ramón Polanco (Telefónica), baita Incibe (Nazioarteko Segurtasun Institutua) eta Ironchip enpresa barakaldarreko langileen parte hartzea ere izan duena.

Hizlariek ziberespaziora konektatuta egotearen mehatxu berriak eta arriskuak zeintzuk diren azaldu du, baita gailu informatikoen erabilera txarra gauzatzen bada, arlo profesionalean zein pertsonalean zer gertatu daitekeen ere. Gainera, enpresa txiki eta ertainen segurtasun digitalari dagokiona nabarmendu du, bereziki  bulegoen eta informatika eta ingeniaritza sailen zibersegurtasuna, eta hau nola kudeatzea bezalako alderdiak azpimarratuz.  Jardunaldi hau Barakaldoko autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak beraien osasun digitala gordetzearen garrantziaz sentikortzeko helburuarekin antolatu da, haien beharrei egokitzen den ikuspuntua, arrisku arruntenak eta egunerokotasunerako gomendutako jarraibideak eskainiz. Izan ere, erakunde guztiak daude zibersegurtasuneko gorabeherak jazotzeko arriskuan, bai erakunde handiak zein txikiak, edozein izanda haien tamaina.

Amaia del Campo alkateak izan du jardunaldia hastearen ardura, eta Inguralderen eta Innobasquen papera nabarmendu ditu "enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek zibersegurtasuna lehiakortasun faktore gisa beraien negozioetara sartzeko, jarrera proaktiboa izateko eta, ahal den neurrian, kaltetu diezaieketen arriskuetan eguneratuak egoteko behar duten informazioa eta tresnak emateko orduan”.

Topaketan – BIC Ezkerraldean ospatu dena goizeko 9.00 eta 14.00 bitartean – parte hartu duten pertsonei arlo honetako informazioa eta praktikak trukatzeko gunea eman dien 'lan-kafea’ egon da.

Jardunaldi hau Inguraldek, Innobasquekin lankidetzan, hiriko enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dien Zibersegurtasunari buruzko hitzaldien bigarrena da. Erakunde biek elkarlaneko lan-lerro hau zabaldu dute erakunde publiko eta pribatuen aldetik eremu honen ezagutzan sakontzeko eta denboran zehar jarraitasuna emateko xedearekin.

SUBIR