Hogeita hamar enpresa eta ekintzaileek parte hartu dute Inguraldeko Silver Economy jardunaldian

Topaketa Puerta de Bilbao hotelean ospatu da adinekoen sektoreak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertzeko helburuarekin

Barakaldo, 2019ko azaroaren 29a

Hogeita hamar enpresa txiki eta ertainek eta ekintzaileek parte hartu dute Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek, antolatutako Silver Economy-ren promozio jardunaldian, eta Puerta de Bilbao hotelean ospatu da.  

Jardunaldi honetan ‘zilarrezko ekonomia’ izendatutakoak Barkaldoko udalerrian eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko hausnarketa jasotzen du.  Halaber, ideia, produktu eta zerbitzu, eta adinekoen beharren arretarekin eta biztanleriaren zahartze aktiboarekin erlazionatutako kolaborazio-lerro berriak identifikatzea bilatzen du.

Silver Bizkaia Elkarlanean proiektuan kokatuta, Bizakaia Foru Aldundiak eta Garapen Agentzien Euskal Elkarteak sustatuta, Ekonomia eta Enpresa Grapen, eta Estrategia eta Hiri-garapen (Smart) zinegotziak, David Sollak, inauguratu du. Zinegotziak, Silver Economy-ren negozio ahalmena laguntza-zerbitzu, bizi kalitatearen hobekuntza, aisialdi, garraio, merkataritza, etxebizitza, eta kontsumoaren esparruan esploratzearen garrantzia azpimarratu du. 

Honela, azaldu du «Silver Economy-a dagoeneko errealitate bat da eta oraingo eta etorkizuneko negozioen bitartez biztanleriaren segmentu nabarmen baten beharrei moldatzea suposatzen du, adinekoenen eskaerari erantzuna ematea bilatzen duena». Zentzu honetan, Bizkaiako ia %22-ak 65 urte baino gehiago dituela eta Barakaldon 23.000 auzoko direla zerrenda honetan aurkitzen direnak nabarmendu du.

Informazio jardunaldi honetan, gainera, Javier González Lodoso, Silver Economy-ak osasun sektorean dituen aukerei buruzko Tecnaliako aditua, eta Carlos García eta Karmele Acedo, Integratutako Giza Zerbitzu Taldeko Silver Economy eta ekintzaile taldeko partaideak, egon dira.

Silver Economy-ren hazkundea sustatzeko bultzatu litezkeen ekintzei eta udalerrian dauden beharrei buruzko hausnarketa-jardunaldi honetatik aurrera,  proiektu edo negozio-lerro berriak garatzean interesa duten enpresa eta pertsona ekintzaileentzat Inguraldek banan-banakako aholkularitzaren bidez haien abiaraztea gidatzeko Ekintzailetza eta Enpresa Laguntzeko zerbitzuak eskura jarriko ditu. 

SUBIR