Errotulazioak euskaraz idazteko laguntzak jarri dira berriro abian Barakaldon

2018ko abenduaren 12a eta 2019ko abenduaren 5aren artean burututako errotuluek sortutako gastuen %25 eta %50 bitarteko kopurua finantzatuko du, mezua euskaraz edo ele bitan agertzen den kontuan hartuz. Interesatuek, datorren astetik aurrera aurkeztu beharko dituzte eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udalaren Euskara zerbitzuan. Informazio-diptiko bat jarriko da denda guztien eskura, eta negozio bat zabaldu nahi duen ororen eskura, laguntza horri buruzko informazioa izan dezaten eta Udalaren Euskara zerbitzuaren aholkularitza gogoan izan dezaten itzulpenak egitean.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 26a

Hiriko saltokietan euskarazko errotuluak jartzeko laguntzen edizio berri bat jarri du abian Barakaldoko Udalak.

Merkatari, hostalari eta Barakaldoko beste edozein zerbitzuren arduradun den horiek, laguntza horiek jaso ahal izango ditu. 2018ko abenduaren 12 eta 2019ko abenduaren 5 artean burututako errotulu, toldo, binilo etab. sartuko dira laguntza horren barruan.

"Pasa den urte bukaeran onetsi ziren, udalbatzarrean, laguntza hauek; eta aurten, epealdia zabaltzea erabaki dugu, merkatari eta ostalariek laguntza hauek eskatu, eta euskararen presentzia susta dezaten ostalaritza eta merkataritza sektoreetan", adierazi du Nerea Canterok, Kultura, Euskara, Gazteri eta Droga-mendekotasunen Prebentzioko Zinegotziak.

Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak, eta urte guztien zehar ere, abenduaren 5ean amaitzen bait da deialdia. Horrela bada, 2018ko abenduaren 12a (lehen deialdia bukatu zen eguna) eta 2019ko abenduaren 5aren tarteko fakturak aurkeztu ahalko dituzte interesdunek. "Merkataritza eta ostalaritza sektoreetako arduradunek laguntza hauek ezagutzea da gure helburu, eta eskaera egiteko denbora nahikoa eduki dezatela", esan du Canterok.

NEGOZIO BERRIA IREKI NAHI DUTEN HORIENTZAKO INFORMAZIOA

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, edo Udalaren Euskara Zerbitzuaren bitartez (beheko solairua) egin daiteke eskaera.Gainera, interesdunak informatzeko diptiko bat burutu dute; hirian denda berri bat ireki nahi dutenei ere emango zaie dokumentu hori. "Modu honetan, beren negozioa euskaraz errotulatuz ger, Udalaren laguntza jasoko dutela ezagutuko dute", azpimarratu du zinegotziak. Barakaldoko lokal guztietara bidaliko du Inguraldeko diptiko berria.

Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da saltokiaren identifikazio-datuak atxikitzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barakaldoko Udalaren zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, faktura originalak eta zenbatekoak ordaindu izanaren ordainagiriak, baita instalatu den errotulu, toldo binilo eta abarren argazkiak ere.Udalak 3.000 euroko kontu-saila dauka berriko, eskaera egin duen enpresak burututako errotuluaren %50 eta %25 arteko kostuak ordaintzeko, guztiz euskaraz edo ele bitan den kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Udalaren Euskara zerbitzuak, doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskaintzen du, errotuluak euskaraz jarri nahi duten merkatari eta ostalarientzako; beraz, errotulazioa aldatu eta berri jarri aurretik, Udalaren Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, beharrezko laguntza jasotzeko.

Deialdia

Ordenantza 

SUBIR