Bi jardunaldi eskainiko ditu Barakaldok, “adinekoekiko saltoki lagunkoia”-ren zigilua lortzera bultzatzeko merkatariak

Jardunaldiak doan dira, eta ekainaren 11n eta 12an egingo dira, Inguraldeko bulego nagusietan. Ekimenak bide ematen negozioaren autoebaluazioa eginez, Eusko Jaurlaritzak sustatuko Euskadi Lagunkoia ekimenaren zigilua lortzeko zein alderdi hobetu daitezkeen antzemateko

Barakaldok hiri adiskidetsua izan nahi du adinekoentzat.  Asmo hori helburu hartuta antolatu ditu Inguralde-Udalaren Garapen Agentziak bi informazio-jardunaldi, merkatari txikiek bat egin dezaten Eusko Jaurlaritzak ‘Euskadi lagunkoia’ proiektuaren barruan sustatutako ‘saltoki lagunkoien sarearekin’.

Ekainaren 11n eta 12an izango dira topaketak, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, Inguraldeko bulego nagusian. Parte hartu nahi duten saltokiek 944 789 395 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera posta elektroniko bat idatziz eman dezakete izena, doan.  

Bat egin saltoki lagunkoiekin, eta eskuratu zigilua! lelopean,  Euskadi lagunkoia proiektua aurkeztuko da hilaren 11ko jardunaldian. Saltokietako langileei jarraibideak eskainiko zaizkie, sentiberatasuna landuz adinekoei ematen zaien arreta hobetu dezaten. Aldi berean, negozioaren autoebaluazioa  egin ahal izango dute, zein alderdi hobetu daitezkeen aztertu eta ‘lagunkoiak gara’ zigilua lortzeko.  Alde horretatik, Inguraldeko lehendakari Danel Solak adierazi du 'adinekoak bezero leialak direla, eta harreman zuzena eta konfiantzazkoa saritzen dutela".

Ordu berean izango da ekainaren 12ko bigarren jardunaldia. Tailerrean, kasu praktikoak ez ezik mezuak eta irudiak ere baliatuko dira saltokietako komunikazioa lantzeko  eta bezeroengandik hurbilago egoteko, aparteko balio bat erantsita.

Sarreran arrapalatxo bat jartzea, alfonbrak kentzea, atseden hartzeko aulkiak jartzea, lupa edo betaurrekoak eskura izatea ongi ikusten ez dutenentzat... neurri xumeak dira, ez oso garestiak,  baina adinekoentzat erabakitzaileak izan daitezkeenak erosketak non egin aukeratzerakoan.  Era horretako jarraibideak kontuan hartzea sustatzen du Euskadi lagunkoia programak, erosketak egitean esperientzia atseginak izan ditzagun saltokiak gune adiskidetsu eta eroso bihurtuta.

SUBIR