Udalak antolatutako gastronomia, musika, aisia eta kulturaren arloko berrogeita hamar jardueren bidez eman dio hasiera programari Makina Erremintako Biurtekoak (2)

Herriko Plazan Sagardofest karpa jarriko dute edari eta janari dastaketak, musika eta Euskadiko produktuen nekazaritza azoka eskaintzeko. Horrez gainera, bisita gidatuak, robotika erakusketa, kontzertuak hirian barrena, pintxo-potea, haurrentzako tailerrak eta kale-jarduerak.

Barakaldo, 2018ko maiatzaren  24a

Hogeita hamargarren Makina Erreminta Biurtekoa izango du aurtengoa Barakaldok, eta programa zabalak gastronomiaz, musikaz eta kale-animazioz ez ezik kultur jarduera eta jarduera didaktikoz ere  beteko ditu hiriko  kaleak.  "Barakaldo benetako aisia, sukaldaritza eta erosketatarako gune bihurtuko da nazioarteko hitzordu honetara biltzen den ororentzat" azaldu du Alkatetza eta Herritarrek Parte-hartze Aroko zinegotzi Gorka Zubiaurrek, Udalak hori dela eta antolatutako jarduera programa aurkeztean. Eusko Jaurlaritzaren eta herriko Merkatari eta Ostalari Elkartearen laguntza jaso du programak.

"Egunotarako egin asmo genituen jarduerak Biurtekoaren karietara sortutakoei lotu dizkiegu, bisitan datozkigunak gure hiriaren kultur eskaintza zabala ikus dezaten" esan du Zubiaurrek.  Alde horretatik, `Barakaldo Gourmet, Shopping & Events' izeneko kanpainaren gune nagusia `Sagardofest' karpa izango da: maiatzaren 25etik 29ra, Herriko Plazan. Bertan izango dugu Eusko Jaurlaritzako HASI proiektua, Eusko Label produktuak sustatzeko paratua.  Era guztietako jarduerak eskainiko ditu guneak: edari eta janari dastaketak, bategiteak, kontzertuak, haur jarduerak eta Nicolás Larburu Institutuaren robotika erakusketa.  Bihar inauguratuko da karpa 17:30ean, Aitor Mendiluze eta Jone Uria bertsolarien emanaldiarekin eta `Deiedra' taldearen kontzertuarekin. Larunbat-igandean, baserriko produktuen nekazaritza azoka izango da, kanpoan. Horrezaz gainera, 12:30ean, herri kirolak: Julen Larrea eta Nerea Sorondo aizkolariak eta Jon Gisasola harri-jasotzailea.

Hiri guztira zabalduko da jarduera programa, honakookin: Lorategi Botanikora, Munoa Jauregira barrura eta Baffest Jaialdiko argazki erakusketetara bisita gidatuak, Eskulturen parkeko ibilbidea, txikientzako bizikleta zirkuitua Pormetxeta plazan eta kronoeskalada, Portu kalean (larunbatean).  Musikazaleek  master musika-kontzertuen zirkuitua izango dute arratsaldez, hiriko hainbat tabernatan:  Gurutzeta plazako Zaguan tabernan (La Nevera Vacía), Zaballan (Ingrid),  Animaktore Aretoan (Gran Cabaret Pachón), Bide Oneran (Toni Metralla),  Urban plazan (Bhask & Firends),  Zuhatzuko Kantabria plazan (Replicantes) San Bizenteko Elizateko plazan (Diablo Cuney). Horiekin batera izango da Barakaldoko Udal Musika Banda bihar, ostiralarekin, Barakaldo Antzokian.

Hogeita hamar bat ostalari eta merkatari barakaldarrek bat egin du sustapen ekimenarekin, eta azokaren egunean eskaintza bereziak egingo dituzte bai eta pintxo-potea ere.

Jarduera hauen bidez hiria dinamizatu nahi du Barakaldoko Udalak, bai eta lehen kalitatezko kultura, aisia eta gastronomia eskaini eta "ekonomia jarduera suspertzeko inguru dinamiko bat sortu ere" erantsi du Zubiaurrek. (mapa)

TURISMOKO INFORMAZIOGUNEA

Udalak BEC barruan duen Turismo Bulegoa zabalik egongo da 09:00etatik 14:00etara, goizez, eta 15:30etik 18:00etara, arratsaldez, bisitariek jarduera programa eskuratu eta  hiriko kultur eta turismo puntu interesgarrien berri izan  dezaten.

Informazioa hedatze aldera, 10.000 esku-orri eta 30.000 flyer argitaratu dira BECen inguruetan banatzeko, eta beste 30.000 flyer, herritarren postontzietan sartzeko.

Jarduera-programa oso zabala denez www.bienalbarakaldo.inguralde.info web orria prestatu dugu, edozein momentutan kontsultatu ahal izateko mugikorretan.   

 

SUBIR