Enpresak eta Merkataritza

`Zabaldu atea euskarari´ programak Barakaldoko merkatariei eta ostalariei Udal Euskaltegian euskara ikasteko ikastaro bat eta   oinarrizko kontzeptuak dituen gida praktiko bat ez ezik, kartelak, errotuluak eta oharrak euskaratzeko itzulpen zerbitzua ere eskainiko die

Narriatze arriskuan diren merkataritza kaleen kanpoko irudia biziberritzea eta berriro ere hiriko bizitzara ekartzea da Barakaldoko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat, hiri merkataritza indar dadin. Horrela, arteaz baliatzeko joerarekin bat egingo du hiri espazioak, biziberritzeko.  Inguralde Garapen Agentziaren bidez, Portu kalean egingo du esku-hartze pilotu bat Udalak, hori baita pixkanaka negozioak itxiz joan den hiriko alde zaharreko merkataritza ardatzetako bat.  “Hutsik dauden establezimenduei kolorea eta bizitza ematea du helburu ekimenak, bai eta, kultura eta hiri-artea baliatuz, kalearen irudia hobetzea ere, beste hiri batzuetako merkataritza alde eta hiriguneak bi sektore horiei esker berreskuratu ahal izan dira eta" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, ekimena aurkezterakoan.  

‘Atzo eta Beti, Barakaldo de Ayer y Siempre’ kanpainan bat egin dute Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak eta Barakaldoko ACE Elkarteak, barakaldarrek iraganera bidaia egin dezaten, Gabonetako erosketak saltoki barakaldarretan egitea sustatzen den bitartean. Horretarako antzinako argazkien kromo-album bat argitaratu da.  Ekimenari atxikitako 200 saltoki eta zerbitzu enpresetan jasoko dute doan herritarrek antzinako argazkien kromo-albuma.

Barakaldoko 12 saltoki txikik hartu du parte “salmentei aplikatutako inteligentzia emozionala” xede duen prestakuntza berrian.

SUBIR