Bederatzi langile kontratuko dira herritarrei arreta emateko, Espainiako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren funtsei esker

Inguraldeko Enplegu arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok eman du ezagutzera langabetuei zuzendutako ekimen hori

Barakaldo, 2022ko uztailaren 12a

Barakaldoko auzotarrak laneratzen laguntzeko beste plan bat iragarri du gaur Inguraldeko Enplegu arloko zinegotzi Juan Antoni Pizarrok. Aurki bederatzi langabe kontratatuko dira, udalak Barakaldoko herritarrei ematen dien arreta  bitarteko elektronikoen bidez indartzeko.

"Ekintza hau erakundeen arteko lankidetzaren adibide bat da. Izan ere, Pedro Sánchezen Gobernuaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta Europar Batasunak finantzatzen du, Next Generation funtsen barruan. Laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak  egin du", zehaztu du Pizarrok.

Proiektuaren izena Administrazio elektronikora hurbiltzea da, eta helburu nagusia da Barakaldoko Udalak Udal Egoitza Elektronikoaren, Bulego Elektronikoen, Herritar Postuaren eta 010 telefonoaren bidez ematen dituen zerbitzuen erabilera herritarren artean zabaltzea. "Era berean, baliagarria izango da herritarren arteko eten digitala minimizatzeko eta udal-kanalak erabiltzeko benetako berdintasuna bultzatzeko", azaldu du zinegotziak.

Inguralde sei hilabetez kontaratatuko ditu ekimena garatuko duten 9 pertsonak  lanaldiaren % 75ean. Kontratazio-aldian, baina lanalditik kanpo, prestakuntza jasoko dute administrazio elektronikoaren, herritarrentzako arretaren, komunikazio-tekniken eta gatazken konponketaren arloan.

Programak 92.701,29 euroko inbertsioa eskatuko du, eta horietatik % 85 inguru - 84.375 euro- Lanbidek finantzatuko ditu, Espainiako Gobernuak izapidetutako Europako funtsei esker.

Programa honetarako kontratatutakoek honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda egotea.
  • Barakaldoko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Profesionaltasun-ziurtagiria Administrazioa eta Kudeaketa adarretan edo Informatika eta Komunikazioak adarrean, edo Administrazio eta Kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa izatea.
  • Euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea.
  • Kolektibo hauetakoren batekoa izatea: 45 urtetik gorakoa, DSBEren edo BGDSren titular edo onuraduna eta iraupen luzeko langabea izatea.

Enplegu-eskaintzan izena emateko, Lanbideren web-orria ahal izango da. Euskal Enplegu Zerbitzuak duen informazioa eguneratu edo osatu behar duenak hitzordua eskatu beharko du Inguraldeko Enplegu Zentroan, handik aldaketa egin diezaioten.

Enplegu-zentroa Innobak Beurko eraikinean dago (Dolores Ibarruri pasealekua 82, Beurko Zaharreko 38. pabiloia).  Telefonoa 94 418 90 44 da eta helbide elektronikoa, berriz,  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

GAZTEAK KONTRATATZEKO BESTE PROGRAMA BAT
Ez da Juan Antonio Pizarrok Europako funtsekin finantzatzeko bultzatu duen proiektu bakarra, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan. "Urtebetean hirigintza-izapideen arloan (lizentziak, ikuskapenak, etab.) langile-premiei erantzungo dieten hiru aparejadore eta administrari bat kontratatzeko finantzaketa eskatu dugu", adierazi du zinegotziak. Langabezian dauden 30 urtetik beherakoei zuzenduta dago  Lehen Esperientzia Administrazioan izenaz bataiatutako programa hau.

 

SUBIR