Barakaldok eta Hezkuntza Ministerioak beste lau urtez berritu dute online emango den Mentor Gela prestakuntza-programa

Juan Antonio Pizarro zinegotziak azaldu du 2005etik eskaintzen diren ikastaro horiek oso erabilgarriak direla, eta Espainiako Gobernuak udalerriarekin duen konpromisoa erakusten dutela

2005ean, Barakaldoko Udalak eta Hezkuntza Ministerioak hitzarmen bat sinatu zuten herritarrei Mentor Gela prestakuntza-programa online eskaintzeko. Ekimen bakarra da, eta barakaldarren artean harrena ona izan du, Euskadin ikastaro horiek dituen  herri bakarra baita. Horregatik, hitzarmena beste lau urtez luzatuko da, gaur Juan Antonio Pizarrok, Inguralde garapen-agentziako Enpleguko zinegotzi ordezkariak, jakinarazi duenez.

"Programa hau Espainiako Gobernuak Barakaldorekin duen konpromisoaren erakusgarri da. Eskerrak eman nahi dizkiot Isabel Celaáren Hezkuntzako ministro-taldeari hitzarmena berritzeko prozesuan jasotako arretagatik eta Inguralden jarritako konfiantzagatik, Mentor Gela ikastaroen bidez helduen gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko eragile gisa", adierazi du Pizarrok.

Hitzarmenari esker, Inguraldek hainbat konpromiso hartu ditu, hala nola erabiltzaileei instalazio fisikoak eta ekipamendu teknologikoa ematea, edo  Mentor Gelaren arduradun edo administratzaile bat izendatzea. Udalaren erakunde autonomoak egindako matrikula bakoitzeko kanon bat ere bere gain hartu du.  2005etik inoiz ez dira 6.000 eurotik gorakoak izan.

Mentor Gelak arautu gabeko online prestakuntza malgua eskaintzen du, tutoretza-laguntza pertsonalizatuarekin. Helduei zuzenduta dago, eta 160 ikastaro inguruko katalogoa du, barakaldarrek gaitasun pertsonalak eta profesionalak zabal ditzaten.

"Langabezian daudenentzat ez ezik, lanean egon arren, prestatzen jarraitu nahi dutenentzat ere aberasgarriak dira. Gainera, ikasleen ikaskuntza-erritmora eta dedikaziora egokitzen dira, sistema guztiz malgua dutelako, ordutegirik eta eperik gabekoa ", azaldu du Juan Antonio Pizarrok. Ikasturte bakoitza amaitzean, aprobetxamendu-ziurtagiria ematen da.

Mentor Gelan askotariko gaiei buruzko ikastaroak eskaintzen dira, hala nola informatika, diseinua eta autoedizioa, giza baliabideen kudeaketa, zergak, merkataritza, ostalaritza, turismoa, kultura-zerbitzuak, enpresa txiki eta ertainak (ETEak) sortzea eta administratzea, eta abar.

DISEINU-IKASTAROAK, GEHIEN ESKATZEN DIRENAK
Pizarrok zehaztu duenez, gaur egun 34 pertsona (18 emakume eta 16 gizon) ari dira Mentor Gelaren ikastaroren bat egiten. Gehien eskatzen den prestakuntza diseinuarekin lotutakoa da.  Izan ere, 3Dko diseinu-programetan (Blender eta Sketchup, esaterako) egindako matrikulen % 35 baino gehiago.

ETEen kudeaketara bideratutako ikastaroek, hala nola Eskaeren Kudeaketa, Kalitatearen Kudeaketa, Kontabilitatea eta Zergak eskabide ugari dituzte, eta, oro har ofimatikako ikastaroak eskatzen jarraitzen dute, bai eta Excel eta Powerpoint programa zehatzen batekoek ere. Patroigintza ikastaroan matrikulek gora egin dute, eta horrek erakusten du Barakaldo ekintzaileen eta sortzaileen udalerria dela.

SUBIR