'Mentor Irekian' ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik dela iragarri du Barakaldoko Enplegu eta Gizarte Kohesio Arloko zinegotziak

Interesaturik daudenak Inguraldek eta Hezkuntza Ministerioak eskainitako gaikuntza teknologikoko sei ikastaroetan doan eman dezaketela izena adierazi du Juan Antonio Pizarrok

Barakaldo, 2020ko azaroaren 6a

Gaur azaldu du Juan Antonio Pizarro Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko Juan Antonio Pizarrok zabalik dela Barakaldoko Mentor Gelako `Mentor Irekian' doako ikastaroetarako matrikula egiteko deialdia. Inguralde bidez kudeatzen da Hezkuntza Ministerioaren online heziketa zerbitzua. Barakaldarren enplegu aukerak eta gaikuntza teknologikoa hobetzeko dira ekimenok.  

"Gero eta garrantzitsuagoa da ezagutza informatiko espezializatuak izatea, lanaren mundura sartzeko aukerak ugaritzeko. Doako ikastaro hauen bitartez benetako aukera eraginkor bat eskaintzen diegu teknologiaren alorrean beren gaitasunak hobetu edo eskuratu nahi dituztenei", esan du Pizarrok.

Bide batez, azpimarratu du zein garrantzitsua den udalerrian horrelako online prestakuntza tresna bat izatea, eta eskerrak eman dizkie Hezkuntza Ministeriori bezala Inguralde tokiko garapen agentziari ere egiten duten lanagatik.

Aurtengo `Mentro Irekian' ikastaroek sei heziketa aukera eskaintzen dituzte. Lehenengo aukera, `Linnux Esentials' da, eta Linux sistema eragilea ezagutzen hasteko aukera eskaintzen die ikasleei, bai eta lehenengo egunetik beretik makina birtual batekin praktikak egitekoa ere. Bigarrena, `Gauzen Internet. Hastapena', haziz doan aparatu eta gailu elektronikoen konektibotasunari buruzkoa.

Hirugarrena, `Zibersegurtasuna. Hastapena', linearen pribatutasuna babesteko eta egungo zibermehatxuak ezagutzeko tresnak eskuratzera bideratua.  Laugarrena, 'Ekintzailetza digitala', finantza alorreko jarrerak, jokabideak eta trebetasunak ardatz dituena.

`Salesforce. Hastapena' eta `Salesforceren administrazioa' ikastaroek osatzen dute eskaintza.  Aurrenekoak, bezeroak kudeatzeko tresna aurkezten du, eta bigarrenak, berriz, salmenta prozesuei edo enpresa-tresnei buruzko ezagutzak sakontzen ditu, teknologiaren ikuspuntutik.

Azaroaren 13ra arte egongo da zabalik ikastarootan Mentor Gelaren webgunearen bitartez (www.aulamentor.es) izena emateko epea, eta interesatuek posta elektronikoa bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, zein ikastaro nahi duten adieraziz.

IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA
Ikasle kopurua mugatua denez, izen-emate ordenaren arabera esleituko dira tokiak. Azaroaren 19an, ostegunean, hasiko dira eskolak, ustez. Ikasketak amaitzen dituztenek aprobetxamendu edo bertaratze egiaztagiria jasoko dute, Cisco Systems-ek egina.  Doako ikastaroez gainera, Barakaldoko Mentor Gelak askotariko gaiak jorratzen dituzten 150 online ikastaro eskaintzen ditu. Ikastaroak bukatutakoan, Hezkuntza Ministerioak emandako aprobetxamenduaren egiaztagiria jasoko dute ikasleek.

SUBIR