Informazio saioak iragarri ditu Enplegu eta Gizarte-kohesio Arloko zinegotziak, herritar barakaldarrak erraz bil daitezen Enplegu Planera

Juan Antonio Pizarrok uste du saioak tresna eraginkorra direla langabezian dauden herritarrei orientabideak emateko bai eta aurreikusita dauden 210 lanpostuetara sartzen laguntzeko ere. Horretarako, Beurkon dagoen Enplegu Zentroan eman behar da izena, aurretik; saioak datorren astelehenean jarriko dira abian. .

Gaur iragarri du Enplegu, Gizarte-kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok herritar barakaldarrak 2020-2021eko Enplegu Planera biltzen laguntzeko informazio saioak abian jarriko direla. Haren departamentuak sustatua da plana, Inguralde garapen agentziaren bitartez.

Irailaren 14an, astelehenean, hasiko dira saioak, eta hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera. Saioetan parte hartu nahi dutenek Enplegu Zentroan eman beharko dute izena, aurretik.

"Tresna eraginkorrak dira informazio saioak, langabezian direnei orientabidea eskaintzen dietelako, bai eta aurreikusitako 210 lanpostuetara sartzeko bidea errazten ere.  Aldi baterako lan esperientziari esker, errazago izango dute lan merkatura sartzea, eta lanpostu egonkorrago bat aurkitzea", azaldu du Pizarrok.  

Informazio saioetan parte hartu nahi izatera, Enplegu Zentroan bertan eman behar da izena aurretik, bertara etorriz (Innobak Beurko Erainkina. Dolores Ibarruri pasealekua, 82 ¿ Beurko Zaharra) ala 944 189 044 telefonora hots eginez.

Bi saio izango dira egunero, baina 10 lagunek parte hartu ahal izango du gehienez. Musukoa jantzita eduki behar da, eta segurtasun tartea  errespetatu. Horrela, agintariek Covid-19a heda ez dadin ezarritako osasun neurriak beteko dira.

EUSKO JAURLARITZAREN DIRULAGUNTZA, LANBIDEREN BITARTEZ
Gogoratu, 2020-2021 Enplegu Planean 210 lagun zuzenean kontratatzea aurreikusita dagoela. Inbertsioa 2,91 milioi eurokoa izango da: Idoia Mendia lehendakariordeak zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 2,66 milioi jarriko ditu Lanbideren bitartez, eta gainontzeko 250.000 euroak, berriz, udal kutxetatik aterako dira.

Plan berriaren bidez sortuko diren lanpostuak soslai profesional oso heterogeneoak dauzkatenek beteko dituzte, eta hainbat programetan banatuko dira. Zehazki, enplegua sustatzeko 52 proiektu aurkeztu ditu Barakaldok. Kontratazio guztiek 4 eta 6 hilabete bitartean iraungo dute, eta Inguralde tokiko garapen agentziaren bitartez gauzatuz joango dira urte amaieratik aurrera. Hortik dator, bada, informazio saioak orain egiten hasi beharra.

"Oso garrantzitsua da planean parte hartu nahi dutenek enplegu-eskaria egina eta Lanbideko curriculuma eguneratua izatea, Lanbidek berak egiten duen hautagai-hautaketan sartuta egoteko. Informazio saioetan, xehetasunez ezagutu ahal izango dira zertan dautzan sortuko diren lanpostuak eta zein diren haiek lortzeko bete beharreko baldintzak", adierazi du Juan Antonio Pizarrok.

Langabezia modu berezian jasaten dutenek izango dute lehentasuna, besteak beste, 35 urtetik beherakoek, SEBa jasotzen dutenek, 45 urtetik gorakoek, 55 urtetik gorakoek, langabezian luzaz egondakoek, Covid-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko ezarritako alarma egoeraren ondorioz lanpostua galdu dutenek eta emakumeek.

SUBIR