Barakaldon egingo da Europar Batasuneko enplegu, prestakuntza eta mugikortasunari buruzko jardunaldia

Maiatzaren 29an egingo da Clara Campoamor zentroan, eta aukera paregabea izango da Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan trebatu, ikasi edo lan egin nahi dutenentzat. Izen-ematea doan da.

Barakaldo, 2018ko maiatzaren  22a

Inguraldek-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak- Europara begiratuko du oraingoan, eta Europar Batasunak enplegu, prestakuntza, mugikortasun eta boluntariotzari buruz eskaintzen dituen aukerei buruzko jardunaldia antolatu du maiatzaren 29an. Clara Campoamor zentro zibikoan egingo da 17:30etik 19:30era bitartean. Sarrera doan da, baina aurretik, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  posta elektroniko bidez izena eman behar da.

Inguraldeko lehendakari Danel Solak adierazi duenez, "aukera paregabea izango da erkidegoko beste herrialde batzuetan trebatu, lan-ibilbidea garatu edo lan-esperientzia lortu nahi duten guztientzat, zeren eta esparru horietan Europak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa zuzenean jaso ahal izango baitute".

 `Ikasi, bidaiatu eta trebatu, zer eskaintzen du Europak?´ Hori da informazio-jardunaldi honen goiburua, eta gazteei zuzenduta badago ere, esparru horietan diharduten herritar orok, garapen agentziek, bitarteko eragileek eta  boluntarioen elkarteek ere har dezake parte.

MAHAI-INGURUA

Hitzaldiak hiru gai landuko ditu: Erasmus+, hezkuntza-programa europarra, prestakuntza, gazteria eta kirola: Eures, lanbide-mugikortasunaren europar ataria; eta Europako Boluntariotza Zerbitzua.

Gai horien inguruko mahai-ingurua antolatu da, eta bertan izango dira: Parte-hartze Sozial eta Boluntariotzarako Agentziako Europar Boluntariotzako arduradun Soledad Calderon; Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Ikasleen dekano orde Marta Enciso; eta EURES- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko aholkulari Mª Nieves Saiz-Calderón.

Hitzaren Etxea eta Eurgetxo elkarteen eta Inguralderen arteko lankidetzari esker antolatutako jardunaldia da.

Jardunaldi honen bidez, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak herritarrei baterako esparru europarreko parte izatearen abantailak eta onurak hurbildu nahi dizkie.  Iaz, Europan gazteentzako enpleguari buruzko lehen topaketa antolatu zen.  

SUBIR