Lanean hastera doaz Barakaldoko Enplegu Planaren bitartez kontratatutako 102 pertsonak

Kontratatuetatik % 40 emakumeak dira, eta hiriaren garapenari bultzada emateko 25 programatan hartuko dute parte

Barakaldo, 2017ko abenduaren 18a

102 langile hasiko dira gaur lanean. Barakaldoko Udaleko Inguralde garapen agentziak kontratatu ditu,  2017-2018 Enplegu Planaren bitartez. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta toki erakundeak bultzatu dute plana, langabeak lan merkatura sar daitezen laguntzeko. Inguraldek aukeratu ditu Plan berrian jardungo duten onuradunak, Lanbidek bidalitako hautagaitzak baliatuz, eta “lehentasuna eman diete lan merkatura sartzeko eragozpenak dituztenei, programaren helburua baita populazio segmenturik ahulenak babestea eta enpleguaren bitartez laneratzeko tresnak eskaintzea.   

Programak genero ikuspegia ere kontuan hartu du; beraz,  kontratatutakoen % 40 gutxienez, emakumeak dira.  Laneratzeko zailtasunak dituzten beste kolektibo batzuk ere lehenetsi dira, halaber, hala nola 35 urtetik beherakoak, 45etik gorakoak, iraupen luzeko langabeak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak.

2018ko ekainera arte garatuko da Eusko Jaurlaritzak 1.310.000 zenbatekoz  lagundutako plan berria. Horri erantsiko zaizkio Udalaren 224.000 euro "kontratazioak kudeatzeko eta aldageletako eta lan arriskuen prebentziorako erabiliko duten materiala erosteko bai eta beren jardunean erabiliko dutena ere  erosteko” esan du Del Campok.  

Udalak zuzenean kontratatutako 102 langileak hiriaren garapena bultzatzeko 25 programatan jardungo dute, hiru – sei hilabetetan.  Iazkoan baino zazpi jarduketa gehiago, aurton.

Bost lagunek egingo dituzte ondorengo lanok: kontrolik gabeko zabortegiak desagerrarazi, Larrazabal auzoan eskola-museoa egiteko zehaztasunak erabaki, eguneroko elementuak (bankuak, oinezkoen pasabideak eta paperontziak) margotuz eta apainduz ‘artea kalera atera’  eta Munoa finkan paisaia arloko esku-hartzeak. Bestalde, KIUB eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako (HAZ) ere hartuko dira  proiektu espezifikoak egiteko langabeak.  Horiez gainera, bi lagunek sustatuko dituzten hiriko  teknologia berriak erabiltzeko lanak.

Beste programa hauei guztiei emango zaie jarraipena: hiri jagoleak, ikastetxeak pintatzea, hiri altzariak mantentzeko lanak, berdeguneak berreskuratzea, argiteria publikoa hobetzea, udal etxebizitzak birgaitzea, euskararen erabilera eta herritarren parte-hartzea, bai eta gazteak emantzipatzeko laguntza ere.

KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

Barakaldok aurkeztutako 2017-2018 Enplegu Planak, bestalde, 183.000 euroko laguntza ekonomikoa dauka beste 26 lagun kontratatzeko.  Abendua amaitu aurretik argitaratuko da da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdi berria, eta eskaerak aurkezteko epea apirilera arte luzatuko da.  BAOn argitaratu bezain laster, enpresei jakinaraziko die Inguraldek zabalik dela eskaerak egiteko epea.  

Berrituta dator aurtengo plana. Horrela,  Barakaldoko enpresetarako bakarrik izango dira laguntzak –aurreko urteetan, aldiz,  Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztietarako ziren. Beste nobedade bat: hiru hilabeteko kontratuek diru-laguntza jaso ahal izango dute, eta kontratatutakoen lanaldia partziala izan daiteke.

SUBIR