119 lagun izan dira Barakaldoko Udalaren Enplegu Planaren onuradun

Lagun horien enplegagarritasuna bultzatzeaz gain, planak, besteak beste, udal etxebizitza bi birgaitzea, 18 ikastetxe eta ekipamenduetan hobekuntza lanak egitea, hiri altzarietako 800 jarleku zaharberritzea eta autoenplegua sustatzeko aplikazio berri bat garatzea ere lortu du.

Inguralde-Barakaldoko Udalaren garapen agentzia hurrengo Enplegu Planaren planteamenduan ari da lanean 

Barakaldo, 2017ko ekainaren  9a

Guztira, 119 lagun izan dira Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapen agentziaren bidez, aurten abiarazi duen Enplegu Planaren onuradunak.  Planak 1,6 milioi euro izan ditu guztira, 1,2 milioi Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandakoak, eta 421.000 euro, Udalak. Maiatzaren 31n amaitu zen jarduketa horri esker, 93 lagunek izan dute kontratu zuzena, eta 26 laguntza eman zaie udalerriko langabetuak plantillan sartu dituzten enpresei, Inguraldeko presidente Danel Solak egindako balantzearen arabera.

Langabeziaren aurka jardutea da “gure lehentasun nagusietako bat, hortaz, aurten kontratazio kopurua handitzea eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen alde egitea erabaki dugu” zehaztu du Inguraldeko presidenteak. Kolektibo horien artean, gazteak, 45 urtetik 55era bitartekoak, iraupen luzeko langabeak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak daude. Aipatu behar da emakumeek hartu dutela egindako kontratazio zuzenen % 40.  

Inguruko enpresek jaso dituzten diru-laguntzak 6.000-9.000 eurokoak izan dira, eta horiei esker, profil profesional desberdinetako 26 lagun sartu dira lan-merkatuak, hala nola diseinatzaile grafiko bat, haur hezitzaileak, programatzaile bat, zerbitzuetako zenbait laguntzaile eta tabernari bat. Kontratatutako hiru pertsona beste enpresa batzuetan ere sartu dira merkaturatze, nazioartekotze, finantzatze edo berritze arloetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak ezartzeko.      

HIRIA HOBETZEKO JARDUKETAK

2016-2017 planak enplegua sortzen laguntzeaz gain, hiria hobetzeko 18 proiektu egiteko bide ere eman du. Jarduketa horien artean, honako hauek dira aipagarrienak: 2 udal etxebizitza birgaitzea, hiri altzarietako 800 jarleku zaharberritzea eta 18 ikastetxe eta ekipamendu pintatzea.

`Alde Berdeak Berreskuratzea´ programaren bidez, udalerriko landa-guneetako bide nagusietako belar-sastrakak garbitu, bai eta hiri inguruetako garbiketak lanak ere egin dira, hala nola Lutxanako fabrika arteko errepidea eta Agate Deuna aldean, ganadua pasatzeko bidea egokitu dira.

Halaber, amaitu berri den Enplegu Planak beste jarduketa batzuk ere egin ditu: Barakaldoko Gazteriaren azterketa eta behatokia, Topalekuaren dinamizazioa, hiriko Kulturnet Sarea kudeatzeko aplikazio berria sortzea, teknologia berrien erabilera hedatzeko eta udal webgunearen dinamizazioa euskararen erabilera sustatzeko.

Autoenplegua kudeatzeko aplikazio bat ere sortu da, hiriko ekintzaileei ematen zaien laguntza zerbitzua indartzeko.

Inguraldeko presidenteak jakitera eman duenez, hurrengo Enplegu Planaren planteamenduan lanean dihardute, eta Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzen deialdiaren berria Eusko Jaurlaritzak noiz onartuko zain daude.

SUBIR