Barakaldo enplegurako sare profesionalei konektatu da

Lana aurkitzeko aukera berriak sortu nahi dira, harreman sareen bidez. Hori da ‘Barakaldo en Conexión’ topaketaren helburu nagusia.

Ekitaldia Clara Campoamor auzo etxean ospatu da aste honetan, eta Udalak bultzatu du, Inguralde garapen-agentziaren bidez. 50 bat lagun eta enpresetako ordezkarik hartu dute parte jardunaldi berritzaile honetan. Topaleku bat izan da eta sare profesionalak sustatzeko baliagarria izan da. Bertan, 2014 Udal Enplegu Planean parte hartu duten agente guztiak egon dira. Hiriko ia 400 biztanlek lan egin dute, lan munduan berriro sartzeko laguntza ematen duen planari esker. Gainera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu du.

‘Barakaldo en Conexión’ ekitaldiak hainbat pertsona bildu ditu: prestakuntza berezia jaso duten pertsonak, Hibridando Ideas programaren bidez negozio ideiak sortu dituzten langabetuak, Kontrataziorako laguntzak jaso dituzten pertsona eta enpresak, Mentoring Competencial programaren parte hartzaileak, eta 2014 Udal Enplegu Planean prestakuntza eman duten enpresak eta laguntzaileak.

Gainera, ekitaldian, prestakuntza tailerrak egin dira: Open Space, Speed Dating eta ‘Conversaciones Ágiles’, lan dinamika berritzaileak. Helburu nagusia hau izan da: enplegurako konexioak sortzea eta ideiak eta harremanak elkar trukatzeko espazioa eraikitzea, Barakaldon, profesionalen sarea osatzeko. Parte hartzaileen jarrera oso garrantzitsua izan da sarea osatzeko.

Bestalde, Maru Sarasolak, coaching eta leadership-n adituak, hitzaldi bat eman du gaur egungo lan merkatuan beharrezkoak diren gaitasunei buruz. ‘Conversaciones Ágiles’ espazioan, Hugo Pardes, Iker Sagasti eta Eider Aldapek ‘Economía Colaborativa’ hitzaldia eman dute.

SUBIR