Barakaldok Interneten Eguna ospatuko du enplegu, ekintzaile eta udal enpresen aldeko ekintzekin

Barakaldok Internet Eguna ospatuko du. Horretarako zenbait ekimen antolatu ditu: enplegu 2.0 bilatzeko tailerrak, enpresa txiki eta ertain berrientzako hitzaldia, sareko segurtasunari buruzkoa, eta denda eta udal enpresentzako informazio-ekintzak.

Inguralde garapen-agentziaren bidez, Udalak antolatutako ekintza gehienak maiatzaren 18tik 22ra bitartean egingo diren arren, tailer batzuek maiatzaren 29ra arte iraungo dute. Programazio osoa www.inguralde.com webgunean kontsulta daiteke.

Barakaldoko Interneten Egunaren aurkezpenean, Alfonso García alkateak Interneten indarra azpimarratu du «enplegua sortzeko ezinbestekoa da», horregatik, aurten auzokide langabetuentzako ekintzak antolatu dira. Udalak ospakizun hau aprobetxatuko du doako wifi zerbitzua inauguratzeko Enplegu Zentroan, maiatzaren 18an. Helburua da erabiltzaileek, beraien telefonotik, lan-eskaintza eta ikastaroei buruzko kontsultak egin ahal izatea, teknikari baten laguntzarekin. Horretarako, zentroko pasahitz pertsonala emango zaie.

Gainera, Enplegu Zentroan, langabetuentzako tailerrak egingo dira: Pescando Ofertas de Empleo en Internet, Cómo mejorar la marca personal, Las ventajas de Linkedin como red profesional para la búsqueda de empleo eta Moccs (Masive Online Open Courses) para todos

Ekintzaileei dagozkienez, 20an, Enpresentzako Segurtasun Informatikoari buruzko hitzaldi bat egongo da.

Garapen-agentziaren Enpresa eta Merkataritza sailetik, zenbait mezu bidaliko dira, posta elektronikoz, sareak duen garrantzia azpimarratzeko. Online prestakuntza ere egingo da: Ibilbide teknologikoa, Inguralderen webgunean txertatutako bilatzailea eta Barakaldon dauden hornitzaile teknologikoei buruzko informazioa ematen duena. Aholkularitza teknologikoa, Interneten duten presentzia hobetzeko gomendioak jasoko dituzte. Gida Praktikoaren difusioa Interneten, sarearen bidez saltzeko orientazioa emango diete merkatari txikiei.

Azkenik, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak aktibitate hau proposatzen du; ‘Comercio Electrónico, Comercio Seguro’.

SUBIR