Barakaldoko Udalak 121 langabetu kontratatzeko plana aurkeztu dio Lanbideri

Udal Enplegu Plana oraindik ez da bukatu, Barakaldoko Udalak, gaur, Lanbidek bultzatutako Enplegua Sustatzeko Udal Ekintzen Diru-laguntzen Deialdirako proiektu berri bat aurkeztu du.

Dokumentuak 121 auzokide kontratatzeko ekintzak ditu eta kontrataziorako diru-laguntzen deialdia. Planaren kostua 1.200.000 eurokoa izango da eta Inguralde garapen-agentziak kudeatuko du.

Enplegu Plan berriak emakumeen kontratazioa sustatuko du, bereziki,–kontratazioen %40 osatuko dute– eta lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten beste talde batzuenak; 35 urte beherako pertsonak, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, 55 urte gorako pertsonak eta langabezian 6 hilabete baino gehiago daramatzaten 45 urte gorako pertsonak.

Plan honen lehenengo atalak 90 langabetuen kontratazioa du. Pertsona horiek 17 programatan lan egingo dute: herriko informazio emaileak (Girotaldeak), berdeguneetako mantenua, eskolak margotzea, udal etxebizitzak zahar berritzea, kaleko argien mantenua, edo kaleko altzarien konponketa. Horietaz gain, beste ekintza berri batzuk sartu dira, herriko ekonomia bultzatzeko, herriko enpresen sustapenaren bidez.

Lanbideri aurkeztutako planean, kontrataziorako diru-laguntzen garapenerako 219.000 euro bideratzea proposatu du Udalak. Diru-laguntza horiek Barakaldoko langabetuak kontratatzen dituzten enpresentzat izango dira. Ekimen horren bidez, 31 pertsona lan merkatuan sartzea nahi du.

SUBIR