Enplegua
Lana bilatzeko lantegiak eskainiko ditu Inguraldek, IKTak nekez erabiltzen dituztenentzat
‘Landu’ ekimena abiarazi du Barakaldoko Garapen Agentziak: emakumeei, gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan direnei eta 45 urtetik gorako langabetuei zuzenduriko lantegiotan teknologia berriak erabiltzen ikasiko dute, lana bilatzen laguntzeko.
Langabezian dauden 600 gaztek baino gehiagok parte hartuko dute aurten AKTIBATU tailerretan, HAZILAN proiektuaren barruan
2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Eragilean kokatzen da Hazilan proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, Garapenen-en parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Lansarean atarirako sarbidea txertatu du Inguraldek bere web orrian
Lansarean atarirako sarbidea txertatu du Inguraldek bere web orrian. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak sustatu du atari hau eta euskara hutsean ageri da.
Hogeita hamar enpresek aztertu dute zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen Barakaldon
Zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen aztertzeko bildu ziren eskualdeko hogeita hamar bat enpresa, apirilaren 14an, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Inguraldek bultzatu zuen topaketa, SOCEM HUB gizarte berrikuntza proiektuaren esparruan.