Barakaldok bederatzi ekimen disruptibo saritu ditu “Berrikuntza Irekiko Erronkak” lehiaketaren lehen edizioan

Ideia irabazleak Barakaldoko Udalak ekimen berritzaile honetarako bideratutako 72.000 euroak banatuko dira. Azken ekitaldia gaur goizean egin da Clara Campoamor zentroan. 

Umetatik parte hartzen ikasten" proposamenak Deustuko Unibertsitateak emandako 300 euroko akzesita lortu du, joan den ostiralean, hilaren 17an, proiektuak aurkezteko saiora joan zen publikoak boto gehien jaso zituelako.

Barakaldon, 2022ko ekainaren 24an

Amaia del Campo alkateak esan duenez, “ia zuzenean ikusi ahal izatea ideiak hiriaren erronkei erantzuten dieten proiektu bihurtzeko prozesua, esperientzia ordainezina da.

Barakaldoko Udalak eta Inguraldek Deustuko Unibertsitatearekin batera sustatutako “Berrikuntza Irekiko Erronken” lehiaketaren lehen edizioak baditu irabazleak. Epaimahaiak bederatzi ideiari eman die puntuaziorik handiena, hiru kategoria desberdinetan, eta sarietarako 72.000 euroak banatuko dira. 

“Bi hilabete pasatxoan, pausoz pauso, ideiak proiektu ukigarri bihurtu ahal izan ditugu, eta, gainera, hiriko erronka garrantzitsuenetako bati erantzuteko sortu dira", ziurtatu du Amaia del Campo alkateak, “eta hori posible da talentu dosi handia eta Barakaldorekin lotura berezia baldin badugu. Horregatik, nire aintzatespenik sentituena parte hartu duzuen guztioi”. 

Sariak gaur goizean jakinarazi dira Clara Campoamor Zentroan egindako ekitaldi batean, eta bertan izan dira 18 proposamen finalisten arduradunak, aldez aurretik aurkeztutako 45 ideien artean aukeratutakoak.

Horrela, epe laburrean garatu eta aplikagarri den produktu bat duten enpresei zuzendutako Berrikuntza Ekinean kategorian, epaimahaiak bi irabazle ezarri ditu: “Kwido” eta “bizi ON BarakaldoN”. “Kwidok”, Iñaki Bartolomék aurkeztuta, zaintzaileei laguntzeko tableta pertsonalizatuak ezartzea proposatu du; Ángel Magazen “bizi ON BarakaldoN” lanak, berriz, osasun mentalari buruzko aplikazio mugikor bat sortzea proposatu du.  

Barakaldo en acción kategorian, udalerrian proiektu pilotua abian jar dezaketen enpresei zuzendua, epaimahaiak hiru ideia hauek saritzea erabaki du: “Hizkuntza”, “Balorakaldo” eta “Noa”. Alberto Martínezek aurkeztuta, “Hizkuntza” adinekoen etxeetan zaintza-dispositiboak jartzean oinarritzen da, absentziak edo erorikoak detektatzeko. Silvia Martínezen “Balorakaldo” lanak LORA Laboratorio sarearen garapen librearen aldeko apustua egiten du. Eta Roman Vilaresen “Noa" Internetera konektatutako pastillari adimenduna da.

Ideiak ekinean kategorian, proposamen disruptiboak planteatzen dituen edozein pertsona edo pertsona-talderentzat irekita, 4 ideia eman dira: Afektibitate- eta sexu-sustapenean esku hartzeko programa bat, Mercé Pallarések aurkeztua; Paula Martínen "Sexplore" aplikazioa; Josu Martinen "gazte Gaua", teknologiarik gabeko gazteen topagunea; eta Julen Justaren "eskutitzak zure Abu Adinera", adinekoei gutunak bidaltzea sustatzeko.

Era berean, joan den ostiralean, ekainaren 17an, egindako bilkuran (finalistek epaimahaiaren aurrean aurkeztu zituzten beren ideiak) parte hartu zuten ikusleek boto gehien jaso zuten proposamenerako akzesita Adei Lópezen “ikasten umetatik parte hartzen”-ri eman zaio. Saria 300 eurokoa da, eta Deustuko Unibertsitateak, ekimenaren erakunde laguntzaileak Barakaldoko Udalarekin eta Inguralderekin batera, ematen du. 

“Nire zorionik zintzoena irabazleei, baina batez ere nire eskerrik beroenak. Zuen talentua, zuen prestutasuna eta zuen interesa da gaur hemen eman den saririk handiena, eta sari hori Barakaldoko hiriak lortu du”, amaitu du alkateak.

SUBIR