Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen osoko bilkurak Amaia del Campo izan du buru Madrilen

Barakaldo eta Mostoles buru izan dira berrikuntza sustatzeko konpromisoa duten 62 hirik osatutako Innpulso Sarearen Zuzendaritza Kontseiluan

Barakaldo, 2017ko urtarrilaren 17a

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna Ministerioaren egoitzan elkartu dira gaur Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Innpulso Sarea osatzen duten 62 udalerri, eta horien artean dago Barakaldo. Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Mostoleseko alkate David Lucas buru izan dira Zuzendaritza Kontseiluaren urteko bileran, bai eta osoko bilkuran ere. Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak sustatutako Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriaren saria duten hiriek osatzen dute Innpulso Sarea.

Sarean duela gutxi sartu diren bederatzi hiriak aurkeztu dira bileran, orain arte 53 kide izan dira, orain berriz, 62. Bestalde, aurrekontuaren banaketa berriari oniritzia eman zaio eta proiektu europarretan parte hartzeko finantzabide eta laguntza eredu berriak bilatzeko; ETE berritzaileagoak sortzeko tresnak bultzatzeko eta hiri berritzailearen eredua garatzeko hiru lantaldeek egindako jarduerak ere berraztertu egin dira.

Amaia del Campok hitza hartu, eta honakoa azpimarratu du “Dagoeneko, 62 hiri gara aurrerapausoa eman dugunok aldaketaren alde, eta gure esku dugu aztertu gabeko ahal izugarria, bai bakarka, bai taldeka”.  “Batez ere, taldeko ahala azpimarratu nahi dut, elkarrekin lan egiteko aukera dugulako sarea sendotzeko ekintza eta proiektuetan, hala nola eredu ekonomikoaren aldaketan, sarea osatzen dugun hiri guztion apustu handia baita”

Gaurko topaketak lantalde bakoitzak aurten egin beharko duen ekintza plan berriari argi berdea emateko balio izan du. Europako proiektuetan parte hartzeko finantzabide eta laguntza eredu berriak bilatzeko betebeharra duen lantaldearen bidez, Innpulso Sareak hiri-berrikuntzari buruzko Europako Deialdi Irekien inguruko informazioa eskainiko die kide diren hiriei.  Bestalde, kide berriak bilatzeko proposamenak partekatuko dira, udalerriek proiektu berritzaileak gara ditzaten haiekin.  Gainera, `Benchmarking online’  izeneko lantalde bat sortzea aurreikusi da proiektu europarretan hiriek izan dituzten praktika onak erakutsiz.   Innpulso Sarearen web orrian Europar Finantzazio alorreko prestakuntzari buruzko informazioa ere emango da. 2016an Bruselaseko bidaian uztartutako kontaktuekin aurrera egitea ere erabaki da lan plana zehaztu ahal izateko beste lau sare europarrekin: Iclei, Errin, Eurocities eta la Red Polis.

ETE berritzaileagoak sortzeko tresnak indartze aldera taldeari eskatu zaizkion  eginkizun berrien artean nabarmendu beharra dago  ‘Alkatea eta enpresa berritzaileak’ izeneko programaren topaketa berriaren antolaketa. Topaketan, tokiko ETEak aurkeztuko dituzte parte hartzen duten hirietako alkateek.  Horrezaz gainera, argi berdea eman zaio 'Coworking birtuala' sortzeari, eta halatan, Sareko udalerrietako enpresa sortu berriei zuzendutako ‘Innocasting’ jardunaldiak antolatuko dira.  Ekimen horiekin batera, ‘Berrikuntza irekia’ izeneko egitasmoa abiaraziko da, zerbitzu berritzaileak gara ditzaketen enpresa sortu berriak (startupak)  identifikatu eta  harremanetan jartzeko.

Hiri Berrikuntzarako Eredua Garatuko duen 3 Taldeak suspertu eta lagunduko du korporazioaren web orria taxutzen, hori izango baitute 62 udalerriek komunikazio tresna.  Valentziako Udalak proposatuta, berrikuntzaren sustapenean hiritarrek parte hartzeko lan plan bat ezarriko da. 

Berrikuntzaren eragile gisa udalek duten egitekoa aitortzen du Zientzia eta Teknologiaren eta Berrikuntzaren Estrategia Espainiarrak, bai eta ezartzen ere, Innpulso Sarea dela hirietan berrikuntza indartzeko plataforma estrategikoa . Toki politika berritzaileak zehaztu eta  erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza indartzeko baliabideak eta informazioa partekatzeko foroa da Sarea. 

Udalen arteko lankidetza proiektuak profitatzea, zientzia eta teknologia instalazioen kokapena lehenestea,  eta kongresu, mintegi eta bestelako ekitaldiak egiteko lehentasuna izatea dira Sarean egoteak dauzkan abantailak.

 

SUBIR